#0KM - Berton bertokoa

Plentziako azoka, sasoiko eta kalitatezko produktuak etxe ondoan

Ander Zarraga 2023ko abe. 3a, 08:00

Plentziako azoka 2022an berritu zuten, eta erabiltzeko araudi berria ere ezarri zuten.

Plentziako merkatua hiltegi zaharreko eraikinean dago, Santiago arkuaren ondoan eta eliz plazatik pausu batera. Zapatu goizero, eskualdeko ekoizleek beraien produktu freskoak, garaikoak eta kalitatezkoak eskaintzen dituzte bertan, beraien baratzetatik zuzenean erosleen mahaietara.    

Iaz, erabat zaharberritua izan ostean, hiribilduko alde zaharraren erdigunean eskualdeko produktuak zuzenean ekoizleei erosteko aukera ematen du. Guztira sei postu ditu eta normalean Plentziako edo inguruko herrietatik datozen hiru edo lau saltzaile izaten dira bertan. Neguan, saltzaileak zapatu goizetan egon ohi dira, 09:30etik 14:00etara.

Zerk egiten du berezi Plentziako azoka?

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun