api 24 Berango
Itsasgora urpeko arrantzan espezializatutako denda berangoztarra da. Ana Ranero ugazabak azpimarratu du oso berezitutako negozioa dela eta bere bezeroakaz oso harreman ona duelako gustatzen zaiola. Internet da bere konpetentziarik gogorrena, baina, horren aurrean, berak aholkularitza eta ekipoa probatzeko aukera ematen dituela alderatu du.