Udal hauteskundeak 2015

Denok Bat-en hautagaitza babestu du Ahal Dugu-k

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 30a, 17:30
Apirilaren 26an aurkeztu zuten Kurtzion Denok Bat hautagaitza.

Sopelako Ahal Dugu-ren zirkulua euren izen horregaz maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara aurkeztuko ez den arren, zirkuluak modu ofizialean babesa agertu gura izan dio Denok Bat hautagaitzari. Aipatutako zerrendaren hautagaitza apirilaren 26an aurkeztu zuten, Kurtzio kultur etxean egindako ekitaldian. Sopelako zerrendagaz batera, Berangoko eta Urdulizko alkategaiak ere aurkeztu zituzten.

Sopelako kasuan, zerrendaburua Jon Andoni Gerediaga Bilbao izango da, eta hurrengo postuetan Fernando Hurtado Lopez, Manuela Ruiz Vivanco eta Jose Maria Rivero Velasco agertzen dira. Ahal Dugu-k argitu duenez, euren zirkuluaren babesa duen hautagaitza “bakarra” Denok Bat zerrendarena izango da: “gure ideiak eta politika ulertzeko modua defendatzen dutenen alboan egongo gara”.

info +: www.facebook.com/podemossopela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun