Uribe Kosta jaietan 2015

Fracking ez! taldeak jaurtiko du barikuan Sopelako jaietako txupina

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 24a, 13:04
Txupin jaurtiketa, artxiboko irudian.

Azken urteotan legez, Sopelako jai-batzordea lanean dabil "jai herrikoi, parte-hartzaile, parekide eta euskaltzaleak egiteko asmoagaz". Aurten herriko sustraien garrantzia azpimarratu gura dute: "natura eta kultura". San Pedro jaietan, fracking-aren aurkako aldarria egingo dute, eta Fracking ez! Sopelako taldeak emango du pregoia eta jaurtiko du txupina. Larrabasterrako Karmen jaietan, berriz, Meñakoz elkarteak abiaraziko du jaia. Sanpedroak ekainaren 26tik 29ra izango dira, eta gustu eta adin guztietarako egitaraua prestatu du jai-batzorde­ak. Umeentzako gunea, adibidez, Zipiriñe eskolan egongo da. Gainera, besteak beste, sukaldaritza-lehiaketarik eta kontzerturik ez da faltako.

Metro Bilbaok gaueko zerbitzua indartuko du zapatuan, ekainak 27, Sopelako jaiak direla eta. 20 minututik behin ibiliko dira konboiak Etxebarri eta Plentzia artean (Sopelatik Plentziara autobusez), eta 30 minutuan behin Basauri eta Kabiezes artean. Bestalde, 05:00 eta 06:00 artean, Sopela eta Etxebarri artean 15 minutuan behin ibiliko dira trenak Sopela eta Etxebarri artean eta 30 minutuan behin Etxebarri eta Plentzia (Sopelatik Plentziara autobusez) artean. Azkenik, gogoratu irailaren 26ra arte metroa gau osoan ibiliko dela jai bezperetan eta etengabe barikutik domeka gauera arte.

Egitaraua

Ekainak 26, barikua

19:00 KUADRILLEN JAITSIERA txosna-gunetik udaletxeko plazaraino. Ondoren, Kuadrillen erakustaldia, udaletxeko plazan.

21:00 PREGOIA eta TXUPINAZOA Udaletxeko plazan, Frackingaren aurkako Sopelako taldearen eskutik.

21:30 Txosnen irekiera eta txosna-apainketa txapelketa, txosna batzordearen eskutik.

22:00 Eskupilota partida profesionalak udal pilotalekuan.

22:30 Susko zezena udaletxe ondokoko berdegunean.

23:00 TIKTARA taldearen kontzertua Udaletxeko plazan (munduko erritmo eta melodiak euskaraz abestutako letrekin).

23:00 Kontzertuak txosnetan: BIG MOUTH eta EMON.

Ekainak 27, zapatua

11:00 Txistularien diana, herriko kaleetatik zehar.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 TXU-TXU trena.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 HAURRENTZAKO JOLAS PARKEA Zipiriñe eskolan.

11:00 Haurren AMETSETAKO GUNEAREN irekiera Zipiriñe eskolan, Berbalapiko taldea eta Sopelako auzokideen laguntzagaz. Sopelako haurrek haien ametsetako jaiak marraztu dituzte. Amets horiek errealitate bihurtuko ditugu gune honetan (labirintoa, marrazkiak, ur-jolasak, hondartza...).

11:30-20:30 Margo-lanen erakusketa, Sopelako ZIRRI-MARRA elkartearen eskutik, udaletxe inguruan.

12:00-14:00 eta 17:00-20:00 TAILERRAK Zipiriñe eskolan: goizez marrazoak, muralak eta mahai-tapizak, eta arratsaldez txontxongiloak.

12:00 Pala profesionaleko partidak udal pilotalekuan.

13:00 BITSAren jaia Zipiriñen.

13:00 Ume txikientzako TXONTXONGILO ikuskizuna Udaletxeko plazan: “Ricitos de oso” La cuentista teatro (Catalunya).

13:00 Kantu-poteoa Sopela Kantari taldearekin tabernaz taberna.

14:00 Adinekoentzako bazkaria Jubilatuen Etxean, Sopelan erroldatuta dauden 75 urtetik gorakoentzat. Bazkaldu ostean, erromeria izango da. Bazkarira joan gura izatekotan, jubilatuen etxean aurrez apuntatu beharra dago.

14:00 HERRI BAZKARIA Jauregizar plazan (txartelak aurretik erosi behar dira: Sopelako turismo bulegoan eta Laiak tabernan). Umeentzako menu berezia egongo da. Bazkaria baino lehen eta bitartean haurrentzako ludoteka izango dugu. Helduentzako txanda 14:30ean izango da. Ekarri zure edalontzia eta sardexka etxetik. Bazkalostean denok batera abesteko kantak Mikel Bizarrek gidaturik.

17:00-21:00 GAZTEENTZAKO ELEMENTUAK Gernika plazan: Big Baller puzgarria eta punteria eta abilezia jokoak.

18:30 Kuadrillen arteko jolasak udaletxeko plazan.

19:00 UREPEL ABESBATZAren kontzertua Kurtzio kultur etxean.

19:30 Larruzko pilota paletaren eskualdeko txapelketaren finala udal pilotalekuan.

20:00 Kalejira Los Charros MARIACHIakaz daletxetik hasita.

20:30 Haurrentzako TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITONen “Dantzan” ikuskizuna Zipiriñen.

20:30 Los Charros MARIACHIen kontzertua Eleizalde plazan.

21:00 Kalejira Brincadeira taldearen EVOLUTION ikuskizunagaz Gernika plazan hasita.

21:00 Sopelako eskuz binakako IX. txapelketa herrikoia udal pilotalekuan.          

23:00-02:00 Jai informazio puntua: berdintasuna jaietan eta drogei buruzko informazioa jasotzeko gune dibertigarria.

23:00 SU ARTIFIZIALAK Astondoa Pirotekniaren eskutik, Freidemenditik.

23:00 BABEL COVERS taldearen kontzertua Udaletxeko plazan (60ko hamarkadatik aurrerako rock abestien bertsioak).

23:00 Kontzertuak txosnetan: MY SWEET TORMENT eta IZERDI GORRIA.

Ekainak 28, domeka

09:00 Arku tiroketako XIX. San Pedro Saria, San Andreseko landetan.

10:00 XLV. BAKAILAO TXAPELKETA udaletxeko plazan (13:00etan kazolak aurkeztu, 14:00etan sari banaketa).

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 TXU-TXU trena.

¡11:00-14:00 eta 17:00-20:30 HAURRENTZAKO JOLAS PARKEA Zipiriñe eskolan: puzgarriak, txalupak uretan, mini bumpers, eco bampers, ludoteka eta jokoak.

11:00etatik aurrera umeentzako saski 3x3 txapelketa Zipiriñe eskolan.

11:30-20:30 Margo-lanen erakusketa, Sopelako ZIRRI-MARRA elkartearen eskutik, udaletxe inguruan.

12:00-14:00 eta 17:00-20:00 TAILERRAK Zipiriñe eskolan: goizez kartoizko animaliak eta hiru-lerroan jolasa, eta arrastian maskarak eta ponpa pasa.

12:00 Kamiseta eta txapa tailerrak Zipiriñen Ander Deuna Ikastolako eta Zipiriñe Eskolako Gurasoen Elkarteen eskutik.

12:00 Familia osoarentzako sukaldaritza tailerra Jauregizar plazan (Euskeraz Olgetan).

13:00 BITSAren jaia Zipiriñen.

13:00 LAGUN ARTEA ABESBATZAren kontzertua udaletxeko plazan. Ondoren kalejiran irtengo dira.

13:00 TORTILLA eta SANGRIA lehiaketa txosnetan (izena ematea bertan, entregatzeko ordua 16:00). Ondoren, parte hartzaileen BAZKARI HERRIKOIA.

14:00 Elizako kanpaiak jo eta bolanderak jaurtiko dira, ohitura zaharrak berreskuratuz.

"Kanpaien hotsak komunikazio tresna itzela izan dira mendeetan zehar. Sopelan ere, sopeloztarrei mezu desberdinak helarazteko erabili izan ohi dira, adibidez, herriko jaiak iragartzeko. Horrela, ohitura zahar hau berreskuratzeko asmoz, aurten, San Pedro bezperan, bolanderak botatzearekin batera Elizako kanpaiak joko dira bost minututan zehar".

17:00 BRISKA txapelketa udaletxean, Sopelako Itzartu Emakumeen Elkarteak antolatua.

17:00-21:00 GAZTEENTZAKO ELEMENTUAK Gernika plazan: gladiadoreak eta askotariko jolasak.

18:00-20:00 Zirko tailerrak Zipiriñen.

18:30 Kuadrillen arteko jolasak udaletxeko plazan.

19:00 Dundunkada musika eta euskara taldearen PERKUSIO SAIOA Gernika plazan.

19:30 Dantza-plaza erromeria ZANGO taldearen eskutik.

20:30 “Tribu TB” HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA Zipiriñen.

20:30 JOTAS CORRIENTES NAVARRAS taldearen kontzertua Eleizalde plazan.

21:00 Pala txapelketa parekide eta herrikoiaren finala udal-pilotalekuan.

21:00 Kalejira FUNKY STYLE BRASS ikuskizunagaz Gernika plazan hasita.

23:00 BETAGARRI taldearen kontzertua udaletxeko plazan.

23:00 Kontzertuak txosnetan: DONNA VERSUS eta TACUMAH REGGAE BAND.

Ekainak 29, astelehena

10:30 KALEJIRA, udaletxetik elizara: Sopelako Barinatxe Txistu Taldea, Sopelako panderojoleak, Sopelako familiek egindako buru-handiak, erraldoiak eta Goialde dantza taldea.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 TXU-TXU trena.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 HAURRENTZAKO JOLAS PARKEA Zipiriñe eskolan: puzgarriak, txalupak uretan, mini bumpers, eco bampers, ludoteka eta jokoak.

11:00 MEZA NAGUSIA, San Pedro Scola Cantorum Abesbatzak abestua.

11:30 Eliz aurreko dantzak eta aurreskua.

12:00-14:00 eta 17:00-20:00 TAILERRAK Zipiriñe eskolan: goizez monster-imanak eta arrastian udako pai-paiak.

12:00 Kalejira, elizatik Udaletxera: Sopelako Barinatxe Txistu Taldea, Sopelako panderojoleak, Sopelako familiek egindako buru-handiak, erraldoiak eta Goialde dantza taldea.

12:30 DANTZA EMANALDIA udaletxeko plazan, Goialde eta Sopelako Eguzkilore eta Meñakoz dantza taldeakaz.

13:00 BITSAren jaia Zipiriñen.

13:00 TXORIZOA DENONTZAT udaletxeko plazan.

18:00 TAI-TXI, KUNG FU, BOXEO, KICK BOXING eta TXIKIBOX erakusketak udaletxeko plazan, Sopelako Tai-Ji eta Basakick elkarteen eskutik.

19:00 Kuadrillen arteko “Sopekiller” jolasa txosnetan. Galdera arinak egingo zaizkie kuadrillei eta erantzun okerra esanez gero, kontuz! Ondorio latzak egon daitezke!as!

20:00 Eusko Labeldun hanburgesak piperrekin eta sagardoa 1,50 euroan, udaletxeko plazan.

20:00 Kuadrillen arteko txapelketaren sari banaketa eta Paule Loizaga eta Unai Mendiburu BERTSOLARIEN SAIOA txosnetan.

20:00 Goloka Park KALEJIRA Zipiriñen hasit.

21:00 KEPA JUNKERA & SORGINAK-en kontzertua udaletxeko plazan.

22:00 Erromeria ZIRKINIK BEZ taldeagaz txosnetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun