Azaroaren 25a Uribe Kostan

Azaroaren 25ean, hamaika ekitaldi, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 23a, 16:31
Manifestua irakurriko dute eta puxikak askatuko dituzte, zapatuan, udaletxearen aurrean.

Zapatuan, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna denez, hainbat jarduera prestatu dituzte Sopelako Udalak eta Itzartu emakumeen elkarteak. Hala, bariku honetan, azaroaren 24an, Emakundek ekoiztutako "Volar" dokumentala proiektatuko dute, Kurtzio kultur etxean. Emanaldia 19:00etan izango da; sarrera, doan. Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulak indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu. Emakumearen Euskal Erakundeak erakunde eta entitate ezberdinen eskura ipini du pelikularen kopia, emanaldiak antola ditzaten.

Egitarauagaz jarraituz, zapatuan, Beldur Barik sarien banaketa egingo dute, 17:00etan, Kurtzio kultur etxean; Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Sailak antolatu du. Egun berean, azaroaren 25eko manifestua irakurriko dute, udaletxean; horren ostean, puxika lilak eta zuriak askatuko dituzte. Hitzordua 19:00etan ipini dute. Bitartean, azarorako prestatutako ekitaldiakaz aurrera jarraituko du Itzartu emakumeen elkarteak. Hala, gaur, eguenean, azaroaren 23an, "Las mujeres que hay en ti" berbaldia emango dute euren egoitzan, Landa Doktorearen kaleko 3. zenbakian. Saioa 18:00etan izango da, gaztelaniaz; sarrera, doan. Azaroaren 29an, eguaztenean, ostera, "Hábitos saludables para superar el estrés" tailerra egingo dute.

Amaitzeko, Kurtzio Kultur Etxeak ere azaroaren 25eko ekitaldiakaz bat egin gura izan du: domeka honetan, azaroak 26, "Arquetipos de mujer" antzezlana aurkeztuko du Juana Lor aktoreak; 19:00etan izango da, eta sarrerak 3 euroan egongo dira.

Egitaraua

Azaroak 23, eguena

18:00 "Las mujeres que hay en ti" berbaldia Itzartu emakumeen elkartearen egoitzan. Gaztelaniaz. Sarrera, doan.

Azaroak 24, barikua

19:00 "Volar" dokumentala, Kurtzio kultur etxean. Gaztelaniaz. Sarrera, doan. Itzartu emakumeen elkarteak antolatu du.

Azaroak 25, zapatua

17:00 Beldur Barik sarien banaketa, Kurtzio kultur etxean. Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Sailak antolatu du.

19:00 Manifestuaren irakurketa eta puxikak askatzea, udaletxean.

Azaroak 26, domeka

19:00 "Arquetipos de mujer" antzezlana, Juana Lorregaz, Kurtzio kultur etxean. Gaztelaniaz. Sarrera: 3 euro.

Azaroak 29, eguaztena

"Hábitos saludables para superar el estrés" tailerra. Informazioa: itzartu@hotmail.com

Azaroak 30, eguena

18:00 La habitación filma, Kurtzio kultur etxean. Sarrera, doan. Itzartu emakumeen elkarteak antolatu du.

Abenduak 14, eguena

18:00 "Nuestro último verano en Escocia" filma, Kurtzio kultur etxean. Sarrera, doan. Itzartu emakumeen elkarteak antolatu du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun