"Eskerrik asko bihotz-bihotzez Sopelari!"

Ander Zarraga 2022ko api. 13a, 14:47

Ehunka sopleztarrek babestu zuten 22. Korrika.

Sopelako Korrika batzordeak eskerrak eman dizkie "euskararekiko maitasun eta konpromiso hutsez militantzian ibilitakoei".  Apirilaren 7an eskualdea zeharkatu zuen Korrikako kilometroak erosi zituztenei ere esfortzua aintzakotzat hartu dute, eta "Korrikarako dirua biltzeko ahalegina egin eta Korrikan ezinbestekoa den lekukoa eraman eta babesteagatik" eskerrak eman dizkiete sopeloztarrei.

Sopelan Korrika antolatzeko ardura izan duen taldeak eskerrak eman dizkie baita herriko euskara zerbitzuei eta euskara batzordeei, Udal nahiz ikastetxeetakoei, "eta, zelan ez, eskerrik asko gure eskualdean 365 egunez euskararen alde lanean diharduten euskara eta kultur elkarteei!".

Azkenik, mila-mila esker eman dizkiete baita Korrikaren parte izan diren guztiei, eta bidelagun izan dituztenei ere eskerrak beroenak helarazi gura izan dizkiete. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun