HITZEKIN dio 22. Korrikaren leloak, eta HITZEZ EKITEKO GARAIA 3. Euskaraldiarenak. Ekimen bietako antolatzaileek argi dute 2022a HITZA ETA EKINTZAren urtea izango dela.
Euskaraldia palara jokatzen eta bertsoakaz abiatuko dute Lemoizen

Ander Zarraga 2022 aza 08 Lemoiz

Azaroaren 13an, domekan, Lemoizen Euskaraldiari harrera egiteko bertso-jira musikatua egingo dute Jone Uria eta Unai Mendiburu ALBEko bertsolariek. Aurretik, 10:30ean, pala topaketa egingo dute frontoian, eta, ostean, 12:00etan, aurkezpen-ekitaldia egingo dute Urizar auzoan; bukatzeko, bertsolariakaz batera herriko trikitilariak ere egongo dira herriko kaleak girotzeko.