Egitaraua

Sanpedroen ostean, Larrabasterrako Karmengo jaien txanda da orain

Iker Rincon Moreno 2023ko uzt. 13a, 10:45

Sopelako sanpedroak bukatu dira; orain, karmenen txanda da.

Sopelako sanpedroen ajea pasata, sopeloztarrek indarrak batu, pilak kargatu eta Larrabasterra auzoko karmenak gozatzeko prest daude daborduko. Gaur, eguenean, abiatuko dituzte jaiak; itsasoko izakiez betetako kalejira tradizionala egingo dute 19:00etan eta, 20:00etan, txupina jaurti eta festak eztanda egingo du Urgitxieta plazan. Hasierako egun honetan, berbarako, Neomak taldeak joko du agertoki nagusian, eta jaia eta algara nagusi izango da bertan uztailaren 16ra arte.

Uztailak 13, eguena

  • 18:30 Parrillada, jubilatuen etxean.
  • 19:00 Jaien hasiera Itsas Kalejiragaz, Loiola Ander Deuna kaletik hasita (surflariaren eskulturan).
  • 20:00 Pregoia eta txupina.
  • 20:15 34. Futbito Txapelketaren Finalak, Urkon.
  • 20:30 Iratxoen Kantu Sekretuak umeentzako ikuskizun musikala, Urgitxieta plazan.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Neomak taldearen kontzertua.

Uztailak 14, barikua

  • 13:00 Y Tan Panchas ikuskizun komiko musikala.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako jolas parkea, Urgitxieta plazan.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako tailerrak (4-11 urte), Urgitxieta plazan.
  • 18:00 Tiragoma-txapelketa, Urgitxieta plazan.
  • 20:30 Estefania musika ikuskizuna, Raphael abeslariaren omenez, Iberrota parkean.
  • 22:30 STR eta Merina Gris.

Uztailak 15, zapatua

  • 10:00 Lasterketa nudista, Barinatxe hondartzan.
  • 10:00 Bizkaiko Itzulia Junior txirrindularitza probaren 3. etapa, udaletxeko plazatik hasita.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako jolas parkea, Urgitxieta plazan.
  • 12:30 Sopela Kantari taldearen kalejira.
  • 13:00 UK Foto elkarteak antolatutako Sopelako 6. Argazki Rallyaren sari-banaketa. Ondoren, Mexico Lindo Si Señor mariatxi taldearen emanaldia.
  • 14:30 Herri-bazkaria, Urgitxieta plazan.
  • 16:00 Los McKENZIS kale antzerki musikatua, Urgitxieta plazan.
  • 16:00-20:00 Umeentzako tailerrak.
  • 20:30 Legea Gu Gara helduentzako kale antzerkia, Iberrota parkean.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Kontzertuak: Bistiwarrior, Beietz eta Trikizio, Urgitxieta plazan.

Uztailak 16, domeka

  • 10:00 Marmitako-lehiaketa, Urkon.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako jolas parkea, Urgitxieta plazan.
  • 12:00 Meza nagusia Karmengo elizan. Ondoren, Sopelako Lagun Artea abesbatzaren kontzertua eta ohorezko aurreskua.
  • 13:00 Barinatxe txistu taldearen kalejira, Karmengo elizatik Urgitxieta plazara.
  • 13:30 Otempodiz dantza ikuskizuna, Urgitxieta plazan.
  • 16:30 Bitsaren jaia, Urkon.
  • 17:00 Guztientzako disko festa, Urkon.
  • 18:00 Txitxarrilloa, Iberrota parkean.
  • 21:30 AHA zirku garaikideko ikuskizuna, Urgitxieta plazan.
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun