Elkarrekin Podemos-ek Alkatetza ahalbidetuko dio EH Bilduri Urdulizen

Nahia Martinez Gondra 2023ko eka. 5a, 09:43

Urdulizko udaletxea.

Elkarrekin Podemos-ek EH Bilduren alde egingo du Urdulizen, izan ere, alderdia da gobernuaren "giltza" 10 udalerritan, zehazki, 7 Gipuzkoan eta 3 Bizkaian. Modu horretan, EAJ-gaz berdinduta dauden 4 udalerritan alderdi soberanistaren alde egingo du, hala nola Azkoitian, Deban, Urdulizen eta Elorrion. Urdulizen kasuan, jeltzaleak izan dira bozkatuenak udalerrian.

EAJk eta PSE-EEk maiatzaren 28ko hauteskundeen ostean Euskal Autonomia Erkidegoan udalak eta aldundiak eratzeko akordio orokor bat ixteko asmoa duten bitartean, Elkarrekin Podemos-ek iragarri du ez dutela haien babesik izango: txandakatzea bultzatuko dute, ezkerreko gobernuak bultzatuz. Zentzu horretan, exekutibo aurrerakoiak bultzatzeko deia egin die sozialistei.

Podemos-eko Euskadiko koordinatzaile nagusiak Pilar Garridok adierazi zuenez, dozena bat udalerritan "ezkerreko gobernuak batzeko eta osatzeko giltza" dira, eta hori da "egingo dena". "Gure esku dagoenez, koalizio gobernu horiek osatu eta babestuko ditugu", azpimarratu du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun