2023 mai 26 Gorliz
Berriro ere, Nagore Utxupi Larrazabal Gorlizko EAJko alkategai bezala aurkeztu da aurtengo udal-hauteskundeetarako. Aurreko legegintzaldian alkate moduan aritu ostean, Utxupik azpimarratu du alderdi serioa direla, eta ez dutela "konponbide errazik" proposatzen arazo zailetarako. Hala, beragaz elkartu gara bere proposamenen berri izateko.