Santa Mariñeko langileak borrokan

Cynthia Sainz: "Langile gehiago behar ditugu egoiliarrei arreta duina emateko"

Hodei Torres · Iker Rincon Moreno 2023ko eka. 28a, 13:32

Hiru orduko bigarren lanuztea egingo dute Urdulizko Santa Mariñe egoitzako gerokultoreek edo geriatria-laguntzaileek gaur, eguaztenean, lan baldintza duinak aldarrikatzeko. Atzo goizean egin zuten protesta, eta gaur, berriz, arrastian irtengo dira kalera. Cynthia Sainz LABeko ordezkari sindikalak gogoratu duenez, bi hilabete baino gehiago daramatzate egunero 15 minutuko lanuzteak egiten eta, orain, kalera ateratzeko erabakia hartu dute euren aldarrikapenak ozen entzunarazteko.

Urdulizko Santa Mariñe egoitzako beharginek lan baldintza duinak eskatzeko 15 minutuko lanuzteak egiten daramatzate bi hilabete baino gehiago, baita zaintza etekin ekonomikoen gainetik jarriko duen eredua aldarrikatzen ere. Denbora tarte horretan, baina, GSR enpresak esku hartu ez duela ikusita, atzo abiatu zituzten bi egunetako mobilizazioak. Atzo, hiru orduko lanuztea egin zuten eguerdian, eta gaur gauza bera egingo dute, baina, arrastian, 18:30etik 21:30era.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun