Ez da beste lantegi itxiera bat

Endika Alabort Amundarain 2023ko abe. 21a, 09:00

Nork erabakitzen du etxebizitzak, berdeguneak edo industriagune bat eraiki edo eraitsi behar dela. Politika hauek jasango dituztenek ez dute ezer gutxi esateko, udal-mailatik gora zehazten baita. Sineskorrak bagina, pentsa genezakeen gure borondatea ordezkaritza bidezko demokraziaren bidez kudeatzen dela, baina, kaleko edonori galdetuz, erantzuna argia izango da.

Urrun dauden botere ekonomikoek ere gure inguruko herrien fisionomia zehazten dute. Inbertsio funtsak dira batzuk, baita industria sektoreko enpresa transnazionalak ere. Hemen, "demokrazia lantegiaren atean amaitzen da" esaera hitzez hitz aplikatzen da, azkenaldian indarra hartu duena, Mecanerren kasuan.

Eskualdean, zer nolako egitura ekonomikoa nahi dugu? Mecanerren enpresaren kasuan, ba al dago aukerarik ekoizpen prozesuak berraldatzeko, sektoreko erronkei aurre egiteko? Prozesu horren protagonistak kaltetuak berak izan beharko lirateke, langileak. Hala ere, ikusle pasiboak izatera kondenatu nahi dituzte, lantegiaren etorkizuna Stellantisen esku utziz. Gure bizitzetan eta lurraldean funtsezko eragina duten gainerako erabakiekin egiten den bezala. Erronka da dinamika hori iraultzea.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun