Mecanerreko langileen aldeko adierazpena egingo dute bihar talde ekologistek Urdulizen

Nahia Martinez Gondra 2024ko ots. 26a, 13:43
Urdulizen Mecanerren alternatiba ekosozialaren plana aurkeztu zuten otsailaren 22an. © LAB

Bihar, otsailak 27, Mecanerreko langileei babesa adierazteko prentsaurrekoa eskainiko dute Jauzi Ekosoziala, Gune Ekosozialista eta Ekologistak Martxan Bizkaia taldeek, arrastiko 18:00etan, Urdulizko Mecaner lantokiaren aurrean. Halaber, beharginek martxoaren 2rako, zapaturako, antolatutako mobilizazio deialdiagaz bat egingo dutela adierazi dute.

Ekologista taldeek adierazi dutenez, Mecaner enpresaren itxieraren aurrean, "enpresako komite-kide gehiengoak osatzen duten sindikatuek alternatiba ekosoziala jarri dute mahai gainean langileen egoerari bide emateko eta krisi klimatikoaren erronkari erantzuteko".

Horregatik, mugimendu ekologistatik beharginen ahaleginak azpimarratu gura dituzte bihar: "Adierazpen bateratua landu dugu eragile sozial ezberdinen atxikimendua eta babesa biltzeko asmoarekin".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun