Urdulizko xarma naturala ezagutzeko Txiri txiri ibilbidea antolatu dute apirilaren 28rako!

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 26a, 12:32
Tantak elkarteak naturagaz lotutako hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar. © TANTAK

Tantak elkarteak beste Txiri txiri ibilbide natural bat antolatu du domeka honetarako, apirilaren 28rako. Hala, Urdulizko inguruneagaz konektatzeko aukera hobezina proposatzen dute antolatzaileek bi txandatan antolatuta: goizeko 10:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 14:00etara. 25 plaza daude libre txanda bakoitzean eta ibilbideen zailtasuna erraza izango da.

Antolatzaileek azaldu dute Urdulizko bideetatik oinez, bere xarma naturalak ezagutu eta naturagaz lotuko direla. Gainera, luzatze-saio bat ere egingo dute, "leku zoragarri batean". Hala, ibilbidea edonork egin dezakeela nabarmendu dute, aldapa eta mendi-bideren bat egon arren. Izen eman daiteke, hemen.

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun