2016-2017 ikasturterako aurrematrikulazio-epea astelehenean zabalduko dute

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 23a, 13:15
Haur-eskolatik ikastetxe edo ikastolara emango du jauzia haur askok. © LEIOAKO UDALA

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak astelehenean, urtarrilak 25, zabalduko du Haur Hezkuntza (bi urtetik aurrerakoa), Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula egiteko epea. Otsailaren 5era arte egongo da zabalik (otsailaren 4an, online eginez gero).

Aurten ere, aurrematrikula-prozesu osoa Internet bidez egin ahal izango da, www.hezkuntza.net helbidean. Bide hau aukeratzen dutenek ez dute, beraz, eskatutako dokumentazioa hautatutako ikastetxera eraman beharrik izango. Pauso hori online egin beharko dute, eta dokumentuak eskaneatuta bidali. Aurrematrikula online egiteko azken eguna otsailaren 4a izango da. Nolanahi ere, izen-emate prozesu osoa ikastetxeetan egiteko aukera ere egongo da, ohi bezala.

"Gozamena da elkarrekin ikastea" izenburupean abiatuko da kanpaina; Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak gaur goizean aurkeztu du Donostian.

Egutegia

  • Urtarrilaren 25etik otsailaren 5era: eskabideak eta agiriak aurkeztea (Online eginez gero, azken eguna otsailaren 4a)
  • Otsailak 16: eskatzaileen zerrendak argitaratuko dira.
  • Otsailak 25: esleitutako plazen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira. Erreklamazioak egiteko epea, martxoaren 9ra arte.
  • Martxoak 17: behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Errekurtsoak aurkezteko epea, apirilaren 18ra arte.
  • Apirilak 6: bigarren eta hirugarren aukeren zerrendak argitaratuko dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun