Kultura  Lemoiz  Uribe Kosta 2016-08-11 12:00

Urizarren dena prest andramariak ospatzeko

Abuztuaren 12tik 16ra Urizarren Andra Mari jaiak ospatu ostean, atsedenalditxo bat hartu eta, hilaren 20ean, beste parranda-egun bat ere edukiko dute lemoiztarrek.

Urizarren dena prest andramariak ospatzeko
Suzko zezena ere egongo da. JAVIER BUENO | Ikusi handiago | Argazki originala

Egitaraua

Abuztuak 12, barikua

  • 16:00 Lemoizko XXIV. Txirrindulari Lasterketa, Udako kriteriuma.
  • 18:00 XXI. Frontenis Txapelketaren finalak.
  • 20:30 Jaien hasiera eta txupinazoa.
  • 21:00 Sardina-jana.
  • 22:30 Mariachi Amatitan taldearen kontzertua.
  • 23:30 Patata Dantza, haur eta helduentzat, txosnan.

Abuztuak 13, zapatua

  • 11:00 Kalejira trikitilariakaz.
  • 12:00 XXXVII. Paella Txapelketa. Paellen aurkezpena 14:30etik 15:00etara artean egingo da. Antolakuntzak ura jarriko du; egurra, barbakoa, gas-sukaldetxoak eta bestelakoak parte-hartzaileek jarri beharko dituzte.
  • 12:00-14:00 Puzgarriak.
  • 12:00-14:00 Abentura-jolasak ume, gazte eta nagusientzat. Frontoian.
  • 16:00-18:00 Umeentzako puzgarriak.
  • 17:00 XXXVIII. Perulorekin Mus Txapelketa.
  • 18:30 Bits-festa.
  • 20:30 Paella Lehiaketaren sariak banatuko dituzte.
  • 22:00 Urtza DJa.

Abuztuak 14, domeka

  • 11:00 Meza
  • 11:30 Herriko aitite eta amamentzako hamaiketakoa.
  • 12:00 Haurrentzako frontenis-txapelketa.
  • 17:00 Giza-futbolina, zezen mekanikoa, jumping-a eta puzgarria txikientzat.
  • 17:00 XLII. Nazioarteko Tortilla Txapelketa. Tortillen aurkezpena 20:00etatik 20:30era egingo da.
  • 21:00 Erromeria, Lotxo taldeagaz.
  • 22:00 Tortilla-txapelketaren sari-banaketa.

Abuztuak 15, astelehena

  • 11:00 Meza nagusia, Andra Mariren omenez.
  • 11:00 Kalejira trikitixagaz.
  • 11:30-15:00 Nekazaritza eta Artisautza Azoka.
  • 11:30 Umeentzako herri-kiroletako jokoak (hankapaloak, harria eta lasto altxaketa, txalaparta...).
  • 17:00 XVI. Briska Txapelketa, binaka. LIII. Tute Txapelketa.
  • 19:00 Herri-krossa. Hiru kategoria: Txikiak (3-6 urte bitartekoak); Gazteak (7-13 urte bitartekoak); Nagusiak (14 urtetik aurrera).
  • 20:30 txokolate-jana.
  • 21:30 Jaietako zozketa eta bingoa.
  • 22:00 Jaien amaierako traka eta suzko zezena.

Abuztuak 16, matitzena

  • 11:00 Zendutakoen omenezko meza.
  • 11:30 Herriko Aitxitxe eta amamentzako hamaiketakoa.

Abuztuak 20, zapatua

  • 14:30 Herri-bazkaria.
  • 16:30 Bertsolariak.
  • 18:00 Bingo berezia.
  • 20:00 Txokolate-jana.

2016/08/12

Lemoiz Uribe Kosta

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa