Askotariko indarkeria-motak pairatu dituzten herritarren esperientziak ezagutarazteko Memoriaren Plaza egin du Gogora institutuak Getxon, martxoaren 13tik 19ra. Horren helburua izan da denon artean memoria osatzea. Besteak beste, honakoen testigantzak entzun ahal izan ziren: Jordi Lidónena, 2001ean ETAk Getxon hildako José María Lidón epailearen semearena; Karmen Galdeanorena, 1985ean GALek hildako Xabier Galdeano algortarraren alabarena; Alex Morenorena, ETAren biktimarena; Jaione San Sebastiánena, legez kanpoko indarkeria polizialaren biktimarena; eta Pedro Románena, ETAren biktimarena. HIRUKAk horietako hirugaz berba egiteko aukera izan du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!