Kultura  Uribe Kosta 2017-04-09 09:00

Korrikaren amaiera zuzenean eskainiko du HIRUKAk, 11:45ean

Korrikaren 20. edizioa amaituko da gaur, Iruñean. 11:45etik aurrera zuzenean horren berri emango du HIRUKAk, euskal hedabideen bideo-emankizuna zabalduz. Saioa 13:20aak arte iraungo du. Iruñeko Sarasate pasealekura helduko da euskararen lasterketa, 12:30ak aldera, 2.557 kilometroko ibilbidea bete ondoren. AEK-ko kideek egingo dute azken kilometro hori, ekitaldia eta festa hasi aurretik.

Korrikaren amaiera zuzenean eskainiko du HIRUKAk, 11:45ean
Zasi Eskolako dantzariak, Korrikan. | Ikusi handiago | Argazki originala

1980. urtean ipini zituen lekuko batek lehen aldiz euskaldunak eta euskaltzaleak korrika, eta 17 urte geroago, hogeigarren edizioan ere, ez dira falta izan hasiera horretako emozioa eta grina. Denok biltzen gaituen ekitaldi horren garrantzia aintzat hartuta, euskarazko zenbait hedabideok irteeran eta amaieran, Otxandion eta Iruñean, elkarlanean telebista-saio bateratu bana egitea erabaki genuen, Korrikak gizartean duen babesaren adierazle.

Duela bi urte egin genuen tamaina horretako elkarlana lehen aldiz, Korrika Urepeletik abiatu zenean. Saioak izandako emaitza ona ikusita Bilboko amaiera ekitaldian berriro egitea erabaki genuen. Lekuko horri helduz, aurten ere berriro elkartu gara Berria, EITB, Goiena, Hamaika Telebista, Kanaldude, Tokikom, Xaloa Telebista eta HIRUKA elkarlan horretan. Auzolana eta elkarlana dira Korrikaren oinarriak, eta euskarazko komunikabideok gure egiten ditugu euskararen aldeko ekitaldi honetan, herritarrak euskarara batzeko AEK-k egindako gonbidapena onartuz.

2017/04/09 11:45

HIRUKA.EUS Uribe Kosta

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa