Kultura  Uribe Kosta 2017-04-05 16:25

Apirilaren 24an abiatuko dute Kontuleku eskualdean

Aurretik Plentziako ludotekak iragarri legez, “magiaz beteriko gune berezi” eta berri bat izango dute Mankomunitateko gaztetxoek, datorren apirilaren 24tik aurrera, bost herritan: Urdulizen, Sopelan, Plentzian, Lemoizen eta Barrikan.

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak antolatu du Kontuleku izeneko egitasmo hori, irakurketa familiengana hurreratzeko eta familiartekoen harremana indartzeko helburuakaz. Hala, ahozko literaturan murgilduko dira dinamizatzaile baten laguntzaz. Jakinarazi dute leku-kopurua mugatua dela. Horrenbestez, komeni da ahalik eta arinen izen-ematea betetzea, nork bere herrian. Denera, 9 saio egingo dituzte, ekainaren 23ra arte. Kontuleku ahalik eta erosoen izateko, talde bi antolatuko dituzte, adinaren araberakoak: alde batetik, 3 eta 4 urte bitarteko umeen familiak, eta, beste aldetik, 5 eta 7 bitartekoenak.

Kontulekuren esku-orria

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa