Egizu kirola etxean

Kalera ezin ateratzea ez dadila aitzakia izan kirola ez egiteko!

HIRUKA 2020ko mar. 17a, 14:56

Koronabirusaren osasun-larrialdia dela eta, etxean geratu behar dugun honetan, garrantzitsua da errutinei jarraitzea eta gorputzari eragitea kirola eginez. Hori dela eta, konfinamenduak iraungo duen bitartean ariketak egiteko hainbat bideo tutorial utziko dizkizue HIRUKAk, Algortako Global Equilibrium gimnasioagaz elkarlanean.

Bideo denak topatu ahalko dituzue horretarako espresuki osatutako kanal berrian: Egizu kirola etxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun