Koronabirusaren osasun-larrialdia dela eta, etxean geratu behar dugun honetan, garrantzitsua da errutinei jarraitzea eta gorputzari eragitea kirola eginez. Hori dela eta, konfinamenduak iraungo duen bitartean, egunez egun, ariketak egiteko hainbat bideo tutorial ekarriko dizkizue HIRUKAk, Algortako Global Equilibrium gimnasioagaz elkarlanean.
Animo, gero eta gutxiago falta da eta! Mantendu errutina eta segi etxean kirola egiten. Hobekuntza fisikoak nabaritzen hasi zara? Goazen bada gorputza mugitzeari!