EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak azkenean arrazoia eman dio EHUri selektibitateko euskara azterketen aferan eta bertan behera utzi ditu udan hartu ziren kautelazko neurriak, zenbait ikasleri beren euskara azterketako nota ez zenbatzea ekarri zutenak. Leioako campusera hurbildu gara jakiteko zer iritzi duten bertako ikasleek erabaki honen inguruan; hona hemen erantzunetako batzuk.