Asteazkena, otsailak 14

20:00
13:30

21. Getxoarte

Udalerrian zehar, Getxo | Bestelakoak

Getxoarteren eskutik itzuliko da udalerrira arte garaikideekiko hitzordua, otsailaren 2tik martxoaren 10era. Programaren 21. edizio honetan, ohi bezala,  jarduera eta tokiko sorkuntza sustatu gura dira. Getxoartek askotariko jarduerak hartuko ditu Romo Kultur Etxean eta beste leku batzuetan; horietan, besteak beste, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak eta topaketak izango dira. Horregaz guztiagaz batera, «Artista bat auzoan» ekimenaren edizio berri bat egingo dute aldez aurretik. Horren bitartez, tokiko zortzi sortzaileren sormen prozesuak zabalduko dituzte, urtarrilaren 31ra bitartean Getxo Kulturako sare sozialetan argitaratuko diren bideoen bidez. 

21. Getxoarte Udalerrian zehar

10:00
13:30

Inauterietan txonbo egingo du Uribe Kostak egunotan!

Herriz herri, Barrika Berango Erandio Getxo Gorliz Leioa Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Jaiak

Uribe Kosta osoa murgilduko da egunotan mozorroen festan; aste-akabu honetan hasiko dira parrandan goiztiarrenak, baina hurrengoan ere gozatzeko aukera egongo da ere beste hainbat lekutan. Askotariko disfrazak ikusi ahal izango dira, beraz, herriz herri eta egunez egun, baina, besteak beste, jantzi tradizionalak ikusteko parada egongo da baita ere, otsailaren 18an, Berangon izango den maskaradagaz. Hona hemen inauterietarako egitarauak, herriz herri.

Inauterietan txonbo egingo du Uribe Kostak egunotan! Herriz herri

Uribe Kosta osoa murgilduko da egunotan mozorroen festan; aste-akabu honetan hasiko dira parrandan goiztiarrenak, baina hurrengoan ere gozatzeko aukera egongo da ere beste hainbat lekutan. Askotariko disfrazak ikusi ahal izango dira, beraz, herriz herri eta egunez egun, baina, besteak beste, jantzi tradizionalak ikusteko parada egongo da baita ere, otsailaren 18an, Berangon izango den maskaradagaz. Hona hemen inauterietarako egitarauak, herriz herri.

21:00
13:00

Barikutik domekara ospatuko dituzte inauteriak Berangon

Berango, Berango | Jaiak

Gainontzeko udalerrietan legez, inauterietan murgilduko dira egunotan Berangoko auzokideak ere. Barikuan emango diote hasiera jaiari, iluntzeko 21:00etatik aurrera, 70-80-90 hamarkadetako musikagaz. Hala ere, egun handia zapatuan izango da, herritarrak kalejiran aterako baitira 18:00etan, besteak beste. Hurrengo astean, hilaren 18an, aldiz, Otxandategi dantza-taldekoek maskarada tradizionala egingo dute.

Barikutik domekara ospatuko dituzte inauteriak Berangon Berango

Gainontzeko udalerrietan legez, inauterietan murgilduko dira egunotan Berangoko auzokideak ere. Barikuan emango diote hasiera jaiari, iluntzeko 21:00etatik aurrera, 70-80-90 hamarkadetako musikagaz. Hala ere, egun handia zapatuan izango da, herritarrak kalejiran aterako baitira 18:00etan, besteak beste. Hurrengo astean, hilaren 18an, aldiz, Otxandategi dantza-taldekoek maskarada tradizionala egingo dute.

11:00
14:30

Getxoko inauteriak

Getxo, Getxo | Jaiak

Otsailaren bigarren aste-akabuan murgiltzear gaude eta, horregaz batera, mozorroen festan ere. Getxoko Andra Mari eta Itzubaltzeta/Romoko auzoak izango dira mozorrotzen aurrenekoak; lehenengoak, Donostiako danborrada izango dute gaitzat, bigarrenak, aldiz, bilauak. Algortan, berriz, hurrengo aste-akabuan egingo dute txonbo inauterietan, eta lanbideez mozorrotuko dira.

Getxoko inauteriak Getxo

16:45
19:45

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta Urdulizko kultur etxea

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»