Igandea, otsailak 18

10:15

Zuberoako Maskarada eta Joaldunak

Kalez kale, Berango | Jaiak

Zuberoako Maskarada eta Joaldunak Kalez kale

17:00

Auzoko Elkarrizketak

Azebarri kulturgunea, Getxo | Batzarrak eta topaketak

Euskaltzaleen Topaguneak eta Egizuk Auzoko Elkarrizketak egitasmoa jarri dute martxan udalerriko hizkuntza aniztasunari buruzko azterketa egiteko. Lansaio irekia egingo dute, otsailaren 18an. 

Auzoko Elkarrizketak Azebarri kulturgunea

Euskaltzaleen Topaguneak eta Egizuk Auzoko Elkarrizketak egitasmoa jarri dute martxan udalerriko hizkuntza aniztasunari buruzko azterketa egiteko. Lansaio irekia egingo dute, otsailaren 18an. 

18:00

Antzerkia: "Andereño"

Kultur Leioa, Leioa | Antzerkia

Anita Maravillasen zazpigarren lana da Andereño. Haurrentzako eta familientzako txotxongilo-ikuskizuna da, irakasle baten eta bere eskola txikiaren istorioa kontatzen duena, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskolarena, alegia. Istorio honen bidez, maistra ausart haien hitzek bidaiatu egiten dute, eta belarrira xuxurlatzen digute aske izateko lehen baldintza saiatzea dela. Anita Maravillasen txotxongiloek estetika zaindua dute ezaugarri. Hori ezinbestekoa da konpainiarentzat; izan ere, edertasunaren gaia funtsezko adierazpide gisa ulertzen du, mugimendua zainduz, bere bizitza-ilusio delikatua lortzeko.

Antzerkia: "Andereño" Kultur Leioa

Anita Maravillasen zazpigarren lana da Andereño. Haurrentzako eta familientzako txotxongilo-ikuskizuna da, irakasle baten eta bere eskola txikiaren istorioa kontatzen duena, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskolarena, alegia.

Istorio honen bidez, maistra ausart haien hitzek bidaiatu egiten dute, eta belarrira xuxurlatzen digute aske izateko lehen baldintza saiatzea dela.

Anita Maravillasen txotxongiloek estetika zaindua dute ezaugarri. Hori ezinbestekoa da konpainiarentzat; izan ere, edertasunaren gaia funtsezko adierazpide gisa ulertzen du, mugimendua zainduz, bere bizitza-ilusio delikatua lortzeko.

19:00

Antzerkia: "Almazenean"

Merkatu Zaharra, Erandio | Antzerkia

David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek  lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen. Egilea: David Desola Zuzendaria: Begoña Bilbao Aktoreak: Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga

Antzerkia: "Almazenean" Merkatu Zaharra

David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek  lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen.

  • Egilea: David Desola
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao
  • Aktoreak: Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga

20:00
13:30

21. Getxoarte

Udalerrian zehar, Getxo | Bestelakoak

Getxoarteren eskutik itzuliko da udalerrira arte garaikideekiko hitzordua, otsailaren 2tik martxoaren 10era. Programaren 21. edizio honetan, ohi bezala,  jarduera eta tokiko sorkuntza sustatu gura dira. Getxoartek askotariko jarduerak hartuko ditu Romo Kultur Etxean eta beste leku batzuetan; horietan, besteak beste, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak eta topaketak izango dira. Horregaz guztiagaz batera, «Artista bat auzoan» ekimenaren edizio berri bat egingo dute aldez aurretik. Horren bitartez, tokiko zortzi sortzaileren sormen prozesuak zabalduko dituzte, urtarrilaren 31ra bitartean Getxo Kulturako sare sozialetan argitaratuko diren bideoen bidez. 

21. Getxoarte Udalerrian zehar

10:00
13:30

Inauterietan txonbo egingo du Uribe Kostak egunotan!

Herriz herri, Barrika Berango Erandio Getxo Gorliz Leioa Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Jaiak

Uribe Kosta osoa murgilduko da egunotan mozorroen festan; aste-akabu honetan hasiko dira parrandan goiztiarrenak, baina hurrengoan ere gozatzeko aukera egongo da ere beste hainbat lekutan. Askotariko disfrazak ikusi ahal izango dira, beraz, herriz herri eta egunez egun, baina, besteak beste, jantzi tradizionalak ikusteko parada egongo da baita ere, otsailaren 18an, Berangon izango den maskaradagaz. Hona hemen inauterietarako egitarauak, herriz herri.

Inauterietan txonbo egingo du Uribe Kostak egunotan! Herriz herri

Uribe Kosta osoa murgilduko da egunotan mozorroen festan; aste-akabu honetan hasiko dira parrandan goiztiarrenak, baina hurrengoan ere gozatzeko aukera egongo da ere beste hainbat lekutan. Askotariko disfrazak ikusi ahal izango dira, beraz, herriz herri eta egunez egun, baina, besteak beste, jantzi tradizionalak ikusteko parada egongo da baita ere, otsailaren 18an, Berangon izango den maskaradagaz. Hona hemen inauterietarako egitarauak, herriz herri.

21:00
13:00

Barikutik domekara ospatuko dituzte inauteriak Berangon

Berango, Berango | Jaiak

Gainontzeko udalerrietan legez, inauterietan murgilduko dira egunotan Berangoko auzokideak ere. Barikuan emango diote hasiera jaiari, iluntzeko 21:00etatik aurrera, 70-80-90 hamarkadetako musikagaz. Hala ere, egun handia zapatuan izango da, herritarrak kalejiran aterako baitira 18:00etan, besteak beste. Hurrengo astean, hilaren 18an, aldiz, Otxandategi dantza-taldekoek maskarada tradizionala egingo dute.

Barikutik domekara ospatuko dituzte inauteriak Berangon Berango

Gainontzeko udalerrietan legez, inauterietan murgilduko dira egunotan Berangoko auzokideak ere. Barikuan emango diote hasiera jaiari, iluntzeko 21:00etatik aurrera, 70-80-90 hamarkadetako musikagaz. Hala ere, egun handia zapatuan izango da, herritarrak kalejiran aterako baitira 18:00etan, besteak beste. Hurrengo astean, hilaren 18an, aldiz, Otxandategi dantza-taldekoek maskarada tradizionala egingo dute.

11:00
14:30

Getxoko inauteriak

Getxo, Getxo | Jaiak

Otsailaren bigarren aste-akabuan murgiltzear gaude eta, horregaz batera, mozorroen festan ere. Getxoko Andra Mari eta Itzubaltzeta/Romoko auzoak izango dira mozorrotzen aurrenekoak; lehenengoak, Donostiako danborrada izango dute gaitzat, bigarrenak, aldiz, bilauak. Algortan, berriz, hurrengo aste-akabuan egingo dute txonbo inauterietan, eta lanbideez mozorrotuko dira.

Getxoko inauteriak Getxo

16:45
19:45

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta Urdulizko kultur etxea

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»