Larunbata, otsailak 24

09:30

Berbalagunen mendi-irteera

Boluen, Erandio Getxo Leioa Urduliz Uribe Kosta | Irteerak eta txangoak

Uribe Kostako euskara-elkarteen eta berbalagunen arteko sarea ehuntzeko asmoagaz, hainbat taldek bat egingo dute hilaren 24an egingo duten mendi-irteeran. Boluen hasi eta bukatuko den txangoan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango berbalagun talde bateko kidea izatea, bakarrik euskaraz aritzeko gogoa izatea.

Berbalagunen mendi-irteera Boluen

Uribe Kostako euskara-elkarteen eta berbalagunen arteko sarea ehuntzeko asmoagaz, hainbat taldek bat egingo dute hilaren 24an egingo duten mendi-irteeran. Boluen hasi eta bukatuko den txangoan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango berbalagun talde bateko kidea izatea, bakarrik euskaraz aritzeko gogoa izatea.

10:00

Storytelling teknikak ikasteko saioa egingo dute Berangoko Gazte Labean otsailaren 24an

Berango Gazte Lab, Berango | Ikastaroak eta tailerrak

Berangoko Gazte Laben hitz egiten konbentzitzeko egiturak ikasiko dituzte interesdunek. Antolatzaileen esanetan, mezu sendoak, argiak eta sinesgarriak sortuko dituzte storytelling teknikekaz baliatuz. Hala, otsailaren 24an, goizeko 10:00etatik 12:00etara, parte-hartzaileek ingurune seguru eta atsegin batean praktikatzeko aukera izango dute. Izen emateak eta informazio gehiago, hemen.

Storytelling teknikak ikasteko saioa egingo dute Berangoko Gazte Labean otsailaren 24an Berango Gazte Lab

Berangoko Gazte Laben hitz egiten konbentzitzeko egiturak ikasiko dituzte interesdunek. Antolatzaileen esanetan, mezu sendoak, argiak eta sinesgarriak sortuko dituzte storytelling teknikekaz baliatuz. Hala, otsailaren 24an, goizeko 10:00etatik 12:00etara, parte-hartzaileek ingurune seguru eta atsegin batean praktikatzeko aukera izango dute. Izen emateak eta informazio gehiago, hemen.

10:30

Azkorrin zuhaitz autoktonoak landatzeko deialdia egin dute hainbat elkartek zapaturako

Azkorriko autobus geltokia, Getxo | Bestelakoak

Aurretik ere hainbatetan egin duten legez, zapatuan, hilaren 24an, hainbat eragilek zuhaitzak landatuko dituzte Azkorriko basoan. Orain arte, tokian dauden pinudiak haritzez, lizarrez, artez, sahatsez, hurritzez eta beste hainbat zuhaitz autoktonoz bete dituzte, eta horrela segituko dutela iragarri dute. Deialdia irekia da, eta 10:30ean batuko dira Azkorriko bus geltokian.

Azkorrin zuhaitz autoktonoak landatzeko deialdia egin dute hainbat elkartek zapaturako Azkorriko autobus geltokia

Aurretik ere hainbatetan egin duten legez, zapatuan, hilaren 24an, hainbat eragilek zuhaitzak landatuko dituzte Azkorriko basoan. Orain arte, tokian dauden pinudiak haritzez, lizarrez, artez, sahatsez, hurritzez eta beste hainbat zuhaitz autoktonoz bete dituzte, eta horrela segituko dutela iragarri dute. Deialdia irekia da, eta 10:30ean batuko dira Azkorriko bus geltokian.

20:00
13:30

21. Getxoarte

Udalerrian zehar, Getxo | Bestelakoak

Getxoarteren eskutik itzuliko da udalerrira arte garaikideekiko hitzordua, otsailaren 2tik martxoaren 10era. Programaren 21. edizio honetan, ohi bezala,  jarduera eta tokiko sorkuntza sustatu gura dira. Getxoartek askotariko jarduerak hartuko ditu Romo Kultur Etxean eta beste leku batzuetan; horietan, besteak beste, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak eta topaketak izango dira. Horregaz guztiagaz batera, «Artista bat auzoan» ekimenaren edizio berri bat egingo dute aldez aurretik. Horren bitartez, tokiko zortzi sortzaileren sormen prozesuak zabalduko dituzte, urtarrilaren 31ra bitartean Getxo Kulturako sare sozialetan argitaratuko diren bideoen bidez. 

21. Getxoarte Udalerrian zehar

16:45
19:45

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta Urdulizko kultur etxea

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

19:00
19:00

Leioako Mendi Astea

Kultur Leioa, Leioa | Bestelakoak

Mendizale ezagunen berbaldiak, euskal emakume alpinisten erakusketa eta Mendi Film Festivaleko atal ofizialeko filmen proiekzioak dakartza Leioa Mendi Taldeak. Jarduerak Kultur Leioan egingo dituzte eta berbaldietarako eta erakusketarako sarrera doakoa izango dira. Hemen programazio guztia.

Leioako Mendi Astea Kultur Leioa

Mendizale ezagunen berbaldiak, euskal emakume alpinisten erakusketa eta Mendi Film Festivaleko atal ofizialeko filmen proiekzioak dakartza Leioa Mendi Taldeak. Jarduerak Kultur Leioan egingo dituzte eta berbaldietarako eta erakusketarako sarrera doakoa izango dira. Hemen programazio guztia.

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»