Berangon ere gogotsu ekin diote Euskaraldiari

Ander Zarraga 2022ko aza. 21a, 15:29

Barikuan, hilak 18, hasi zen Euskaraldia eta berangoztarrek ez zuten aukera galdu euskararen erabilera iraultzeko ekimenari ongietorria egiteko. Besteak beste, barikuan, familientzako tailerrak egin zituzten Santa Ana kultur etxean, eta, iluntzean, gaztetxoek Egin kantu eta dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten. Zapatuan, aldiz, Trikizio taldearen kontzertua egon zen herriko frontoian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun