Festa giroan ekin diote hirugarren Euskaraldiari Plentzian

Ander Zarraga 2022ko aza. 18a, 13:33

Atzo, hilaren 17an, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerriek harrera beroa egin zioten azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den euskararen erabileraren aldeko ekimenari. Ekitaldian hitza hartu zuten Uribe Kosta BHI institutuko Euskara Batzordeko kideek eta Elixabete Uribarrik eta Josu Landaluzek, Plentziako alkateak eta Mankomunitateko presidenteak, hurrenez hurren. 

Ekitaldiari hasiera emateko Getxo Herri Kirolak Taldeko kideek erakustaldia egin zuten lehenik. Horietaz gain, Sopelako Arima Dantza Taldeko kideek erakustaldia ere egin zuten, eta Zirkozaurre konpainiako kideek Kobr3 ikuskizuna eskaini zuten. Ekitaldiagaz hasiera eman zioten abenduaren 2ra bitartean egingo den Euskaraldiari, eta, horregaz batera, eskualdeko udalerrietan egingo diren Kulturaldia 2022 jarduerei.  

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun