Gazteok  Getxo 2016-12-12 16:12

Bihar epaituko dituzte Itzubaltzetako bi gazteak, Gasteizen

Bihar, martitzenean, Gasteizko herri-harresian atxilotutako Itzubaltzeta/Romoko lagun biak epaituko dituzte Gasteizko epaitegietan, beste 6 gaztegaz batera; fiskaltzak espetxe zigorra eskatzen du zortzientzat. Egoera hori salatzeko, kontzentrazioa deitu dute 12:30ean, epaitegiaren sarreran bertan. Arrastian, berriz, elkarretaratzea egingo dute herrian, Kolas plazan, 19:30ean.

Bihar epaituko dituzte Itzubaltzetako bi gazteak, Gasteizen
Itzubaltzeta/Romoko gazte biek deklaratu zuten Getxoko epaitegietan. © ERNAIUK. | Ikusi handiago | Argazki originala

Joan den urteko maiatzaren 18an atxilotu zituen Ertzaintzak Aiala Zaldibar, Ibon Esteban eta Igarki Robles gazteak, Segiko kide izatea egotzita. Euskal Herriko milaka lagunek atxiloketa horiek geldiarazteko herri-harresia osatu zuten, eta Polizia Autonomikoa horien kontra oldartu zen. Liskarraldi horretan, Itzubaltzeta/Romoko gazte biak atxilotu zituzten, besteak beste, kondenatutako hiru gasteiztarrakaz batera.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa