Berdintasuna lortzeko konpromisoez gainera, neurri zehatzak behar direla uste du Getxoko EH Bilduk

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 8a, 17:40

Martxoaren 8ko manifestazioa Algortan, artxiboko irudian.

Getxoko EH Bilduk ez du bat egin Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Udaleko Bozeramaleen Batzordeak aurkeztutako adierazpen instituzionalagaz. Bozketan abstenitu egin da, GUK taldeagaz batera. Koalizio abertzaleak deitoratu duenez, "ezin dena da urte osoan egiten ez dena aldarrikatzea". Era berean, aldarrikatu dute martxoaren 8a borroka feministaren egun "adierazgarria" dela.

Koalizio abertzaleak gogoratu duenez, Getxorako Berdintasun Plan bat osatu eta onartu egin da. Hala ere, politika horiek "arlo guztietara" hedatzeko beharra plazaratu du. "Eskasak dira berdintasunetik harago beste arloetan lantzen diren politika feministak; hau da, planak ez dauka zeharkako izaera irmorik gaur egungo Udalaren politiketan", deitoratu du.

Gaur goizean Bozeramaileen Batzordeak onartutako adierazpenak 8 konpromiso jasotzen dira, oinarrizkoak direnak. Baina, koalizio abertzaleak jakinarazi duenez, "zoritxarrez ez da aurreikusten horiek garatzeko neurri konkreturik". Hori dela eta, neurri zehatzak hartu behar direla aldarrikatu eta proposamenaren bozketan abstenitu egin da EH Bildu, "ez delako nahikoa, eta gaur inoiz baino nekatuago gaude ondo geratzeko adierazpenak entzuteaz. Adierazpenetatik haragoko ekintzak nahi eta behar ditugu".

Erlazionatuak

Emakumeen aldarriak, auzorik auzo

Iker Rincon Moreno 2017 mar 02 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun