Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Obrak gertu direlakoan gaurko deitu dute batzarra Itzubaltzeta Gaztetxearen Lagunek

Imanol Landa Getxoko alkateak Uraldietako Informazio Batzorde Bereziaren batzar berria deitu du abenduaren 14rako, asteazkena, Gobela ibaiaren inguruko problematikari buruzko hainbat gairi heltzeko. Batzarrera Uraren Euskal Erakundeko (URA) ordezkariak ere izango dira. Hitzordua Santa Klara etxean, Algortako Foruak kaleko 6. zenbakian jarri dute, 17:30ean. Udal iturriek zehaztu dutenez, lau dira batzarreko gai-ordena osatuko duten gaiak, horien artean Errekagane eta Artatza arteko lanen gaineko informazioa emango dela. Hain zuzen ere, hori jakinda, gaurko deitu du batzarra Itzubaltzeta Gaztetxearen Lagunak elkarteak, obra horien ondorioz, Itzubaltzeta / Romoko zentro sozial autogestionatuaren "etorkizuna jokoan" egon daitekeelako. 18:00etan batuko dira gaztetxean bertan. Argazkian, azaroaren hasieran eratu zuten gaztetxearen aldeko plataforma Itzubaltzetan.

Uraldietako Informazio Batzorde Bereziaren batzarrarekin jarraituz, Gobela ibaiaren egoera Hidraulikoa Hobetzeko eta Ingurumena Lehengoratzeko Proiektuaren proiektuaren barruan egingo diren hurrengo jarduerei buruzko informazioa emango da. Halaber, saneamendu sarearen aparteko planaren egoeraren berri emango da. Eta, azkenik, pasa den azaroaren 5ean eta 6an izan zen euri-jasa dela eta, egin ziren jarduerei buruz hitz egingo dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun