Ekonomia 2017-04-21 22:22

Areetako Sener enpresan bukatuko da bihar armagintzaren aurkako martxa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Areetako Sener enpresan bukatuko da bihar armagintzaren aurkako martxa

Gastu Militarraren eta Armagintzaren Kontrako X. Martxa antolatu dute biharko, zapatua, Bizkaiko zenbait erakunde ekologistak, antimilitaristak eta internazionalistak. Txirrindulari-martxa Areetako Cervantes kalean amaituko da, Sener ingeniaritza eta armagintza enpresaren aurrean. Lantegi horiek industria sozialeko enpresa bihurtzeko eskatuko dute. "Errefuxiatuak eragiten dituzten gerrak Euskadin hasten direla" gogorarazi dute antolatzaileek, EAEko armagintzako lantegiei erreferentzia eginez.

  Kultura 2017-04-20 16:51

Getxoko kaletegiak omendutakoen gaineko liburua aurkeztuko dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Gaur arrastian, Javier Campo Esteban idazle algortarrak bere bigarren liburua aurkeztuko du: “Getxo en sus calles. Con nombre propio” (Ediciones Beta, 2017). Ekitaldia Algortako Kasinoan izango da, Basagoiti etorbideko 47. zenbakian, 20:00etan; bertan, Campogaz batera, Begoña Zubieta ETBko aurkezleak emango du liburuaren berri.

  Kirolak 2017-03-18 17:15

Ugeragak elkartasun-partida jokatuko du bihar, Aimar del Pozoren alde

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Ugeragak elkartasun-partida jokatuko du bihar, Aimar del Pozoren alde

Bihar, domekan, Ugeraga futbol-taldeak Loiu arerioa hartuko du Urkon, goizeko 11:15ean. Klubak erabaki du partida horretan bilduko den diru dena Aimar del Pozo ume gaixoarentzat izango da. Ugeragako bazkideek ere ordaindu behar izango dute, euren kasuan euro sinboliko bat txartel bakoitzeko.

  Kultura 2016-07-07 16:14

Jaietarako herri-bozketa egingo dute domekan Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Jaietarako herri-bozketa egingo dute domekan Itzubaltzetan

Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetako jaietarako hilabete bat baino gutxiago falta da eta festetako prestaketak aurrera doaz. Gaur bukatuko da epea jaietarako zapi, liburuxka-azal eta kamisetarako diseinuak aurkezteko. Domekan, ordea herri-bozketa egingo du jai-batzordeak Trokazulo taberna zaharrean, Gobelondo kalean. Bitartean lanen eraskusketa egingo dute bertan. Domekan, zeuk erabaki jaietako irudiak!

2016-07-03 18:14

Eguenera arte parte har daiteke Itzubaltzetako jaien diseinu-lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Eguenera arte parte har daiteke Itzubaltzetako jaien diseinu-lehiaketan

Abuztuaren 2tik 7ra ospatuko dira aurten Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jaiak, Getxo eta Leioa udalerrietan. Horri begira, bertako jai batzordeak bi lehiaketa antolatu ditu: musika talde lehiaketa eta diseinu lehiaketa. Azken horretan, festei irudia jarriko dieten hiru elementu sarituko dituzte: jai kamisetak alaituko dituen marrazkia, zapietan erreproduzitzeko logoa eta 3.000 jai-liburuxken azala izango den irudia. Hiru kategoria horietan lehiatzeko epemuga uztailaren 7ko 13:00ak arte izango da eta saria, berriz, 150na euro.

  Politika 2016-06-01 18:01

EH Bilduk ere uste du: errua Fredi Payarena da!

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

EH Bilduk ere uste du: berdin Leioan zein Barrikan, errua Fredi Payarena da!

Peru Vidal aurten ere esatari?

Peru Vidal aurten ere esatari?

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurrera doa, badakizkigu 30 sailkatuak nortzuk izango diren eta ausartenak Uria ala Lekue apustuak egiten dabiltza. Nik neuk, baina, galdera xume bat daukat: ikusiko dugu aurten ere Peru Vidal esatari?

  Kirolak 2016-02-11 20:00

Garazi Murua: "Guk irabaztekotan, gabarra atera beharko litzateke; tradizioa da"

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Garazi Murua: "Guk irabaztekotan, gabarra atera beharko litzateke; tradizioa da"

Garazi Murua Astorkiza getxoztarrak 21 urte ditu besterik ez, baina Athleticeko lehenengo taldeko atzelari-titularra da. Bederatzi urtegaz hasi zen baloiari ostikadak ematen Renon (Nevadan), handik urtebetera Algortan jarraitu zuen. Lanaren poderioz joan da gorantz, zale zela animatzen zituen jokalariakaz jokatu arte, eta Euskal Herriko koloreak ere defendatu ditu. Hankak legez, burua ere ondo hornituta dauka. Faduran hartu gaitu, etxean darabilen doinu gipuzkoar gozoagaz.

2016-02-09 17:01

Betira arte, Bruno!

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM Betira arte, Bruno!
  Ekonomia 2016-02-04 16:00

Ahoztar Zelaieta: "Mario Fernandezek erantzun hotza eman zidan, besterik ez"

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Fernandez de Martikorena

Ahoztar Zelaieta: "Mario Fernandezek erantzun hotza eman zidan, besterik ez"

Ahoztar Zelaieta Zamakona ikerkuntza-kazetariak "Kutxabank. El saqueo de Euskal Herria" bere hirugarren liburua aurkeztuko du Plentzian arrastian, Plentziako Danontzat gaztetxean. Ernai eta Kandelaria talde antolatzaileek 19:30ean ipini dute hitzordua. HIRUKAri elkarrizketa oparoa eman dio Zelaietak.

2015-09-20 21:17

Espazio sideraletik nabigatzea errazagoa da, Espainiako Konstituzioa aldatzea baino!

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Espazio sideraletik nabigatzea errazagoa da, Espainiako Konstituzioa aldatzea baino! #JuntsPelSi #27S

  Politika 2015-09-18 01:38

CUPek Kataluniako hauteskundeak irabazi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

CUPek Kataluniako hauteskundeak irabazi ditu. Gutxienez, zine-zaleen artean. Egun bakar batean, Youtuben 217.000 bisita baino gehiago izan ditu. Beste alderdi guztienak, batera, baino gehiago. "Anaven lents perque anaven lluny" (Motel gindoazen, urrun gindoazelako) film labur hori kanpainarako spot bat baino askoz gehiago da: David Fernandezen zen-uneak; maite duten baina inora ez doan furgoneta, independentziarako prozesuaren metafora; Antonio Baños oraingo hautagaia, umoretsu; Herrialde Katalanen aldarrikapen irmoa; Lluis Llach-en "Viatge a Itaca"-ren gogorapen malenkoniatsua; euskal presoekiko elkartasuna; CDC eta ITV auziaren kritika; PSCren Madrilgorako inorabidea; Metromuster-en ekoizpena, "Malviviendo"-ren moduko estiloa duena.... eta herri katalana, CUPen eta prozesuaren motorra.

Beste alderdiek perpetratu dituztenak ikusi gura duenak, hemen ditu beste hauteskunde-spotak, Ara.cat-i esker, baina ez dezala gehiegi espero.

2015-09-14 11:10

Epaiketa hasi da eta Udaleko abokatua ez da aurkeztu.

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Epaiketa hasi da eta Udaleko abokatua ez da aurkeztu.

2015-09-12 17:25

#kukutza ri eta Kukutzalariei zor diegulako, eta gu ere han izan ginelako, gaur ere ez dugu huts egingo pic.twitter.com/ePjQfhyarI

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

ri eta Kukutzalariei zor diegulako, eta gu ere han izan ginelako, gaur ere ez dugu huts egingo

2015-08-22 09:27

Urtero legez, jendetzak #AsteNagusia15-eko txosnei argazkiak ateratzen: auzokideak, bisitariak eta hainbat polizia motako kalez-jantzitakoak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Urtero legez, jendetzak -eko txosnei argazkiak ateratzen: auzokideak, bisitariak eta hainbat polizia motako kalez-jantzitakoak