EH Bilduko Jesus Mari Arizmendi izango da Lemoizko alkate berria

Erredakzioa 2023ko mai. 28a, 23:39

EH Bilduk EAJ gainditu du eta koalizio abertzaleko alkategaiak jasoko du Lemoizko aginte-makila. Soberanistek aurreko hauteskundeetan baino 95 boto gehiago lortu dituzte gaur, eta emaitza horri esker alkatetza kendu diete jeltzaleei.

Daborduko ofizialak dira udal-hauteskundeen emaitzak, eta, horiek horrela, hauexek dira lemoiztarrek aukeratutako zinegotziak:

EAJ

  1. ANTXON ABAROA EGURROLA.
  2. NAIA OURO ARTEGI.
  3.  ITZIAR MOLINA ANTUNEZ.
  4. JAGOBA MADARIAGA GAUBEKA.

EH BILDU

  1. JESUS MARI ARIZMENDI BASTARRIKA.
  2. JANIRE MUÑOZ EGAÑA.
  3. JOSE ANTONIO ROBALO GONÇALVES.
  4. BEGO MORATALLA LÓPEZ.
  5. ENDIKA ALBIZU RODRIGUEZ.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun