250 lagun baino gehiago bildu dira Sopelako Iberre eta Zipiriñeko hezkuntza zentroen handitzea eskatzeko

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 22a, 15:32
Sei manifestazioko ziklo baten lehenengoa izan da barikuko mobilizazioa. © IGE

Pasa den barikuan, apirilaren 19an, manifestazioa deitu zuen Iberre eta Zipiriñeko Ikasleen Guraso Elkarteak eskola berria eraikitzearen alde. Hala, 250 lagunetik gora elkartu ziren kalitatezko hezkuntza baten alde borrokatzeko, eta antolatzaileen esanetan, "arrakasta" izan zen. Sei manifestazioko ziklo baten lehenengoa izan da barikukoa, eta maiatzaren 31ean mobilizazio handia egingo dute.

Apirileko eta maiatzeko bariku guztietan manifestazioa egingo dute eskola berria eraikitzearen alde, betiere zarata egiteko objektuakaz lagunduta. Helburua da, barikuro jende gehiago batzea maiatzaren 31an mobilizazio handi bat antolatzeko.

Manifestazioan "batxilergoa behar dugu" eta "instututu handiagoa" bezalako mezuak entzun zitezkeen. Hala, Iberre eta Zipiriñeko Ikasleen Guraso Elkarteak eskerrak eman dizkiete hurbildu diren familia guztiei, baita datozen egunetan bat egin dezaketenei ere.

© IGE

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun