15 egun pasa dira Sopelako Udaleko eta hezkuntza-komunitateko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradun nagusiakaz bildu zirenetik. Hezkuntza Sailak apirilaren 29an beste bilera bat proposatu zien, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, hain zuzen. Hala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jokabidea kritikatu du Zipiriñeko Ikasleen Guraso Elkarteak: "Dagoeneko badituzte baliabideak, lurra, dirua; falta dena da borondatea eta zintzotasuna gu engainatzeari uzteko".
© ZIPIRIÑEKO GURASO ELKARTEA