15 egun pasa dira Sopelako Udaleko eta hezkuntza-komunitateko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradun nagusiakaz bildu zirenetik. Hala, Hezkuntza Sailak apirilaren 24an bilera bat egitea proposatu die, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, hain zuzen.
Jokin Bildarratz egungo Hezkuntza sailburuak deitutako bileraren helburua izango da ikastetxe berri baten eraikuntzan aurrera egiteko emango diren pausoen berri ematea eta Sopelan eskainiko den hezkuntza eredua zehaztea.