Martxoak 30

Patxi Zubizarretagaz solasaldia

2017/03/30 19:30

Algortako kultur etxea (Villamonte) | Getxo

Uribe Kostako Irakurzaleen TXokoan hitzordua dugu: martxoaren 30ean, eguena, 19:30ean, Algortako Villamonte kultur Etxean; Patxi Zubizarreta gurean izango da “Laranja bat zaborretan” liburuaz berbetan. Gure martxoko proposamena e-rakurle taldeen proposamenarekin bat egiten duenez liburua e-book formatuan maileguan hartu ahal izango duzue. Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu!

Euskara Irakurle Kluba

2016/10/19

Kultur Leioa | Leioa |Literatura

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Korrika-ekitaldiak

2017/03/10

Eskualde osoan Getxo Uribe Kosta |Bestelakoak

Eskualdeko aurkezpena barikuan egingo dute, Itzubaltzeta/Romoko parrokia-etxeko ekitaldi-aretoan, 19:00etan. Euskararen aldeko lasterketak apirilaren 6an zeharkatuko du Uribe Kosta, Lemoiz izan ezik. Daborduko, herrietako Korrika-batzordeek egitarau zabala prest daukate.

Ondiz dorreko antzerki-lan laburren jaialdia

2017/03/17

Ondiz dorrea | Leioa |Lehiaketa

Kalian Hiri Kultur Guneak bigarrenez antolatuko du antzerki-lan laburren jaialdia. Aurrekoan legez, Ondiz dorrean egingo dute ekitaldia, ekainaren 10ean, hain zuzen ere. Orduantxe, eszenaleku ederrean, lau obra taularatzeko asmoa dutela iragarri dute antolatzaile leioaztarrek; eta antzerkiko mikrolanen lehiaketa moduko bat ere prestatu dute, lau antzezlan horiek aukeratzeko.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu!

2017/03/20

Getxoko Udal liburutegietan Getxo

Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.

Korrikaren inguruko ekitaldiak Uribe Kostan

2017/03/23

Uribe Kosta

Uribe Kostaraino gauez helduko da Korrika, apirilaren 5ean, 23:40ak aldera. Apirilaren 6an, gaueko ordu txikietan, eskualdea gurutzatuko du, eta itsasadarra zeharkatu Ezkerraldetik jarraitzeko. Erandiogoikoraino gaueko 09:25ean bueltatuko da.

Bapiruke Udaberriko Koloniak

2017/03/27

Bizarra Lepoanen bulegoan: Martikoena kalea 16, 2. solairua - 4. bulegoa Getxo

Aste Santuan Bapiruken euskarazko aisialdi ekintzak antolatuko ditugu. Apirilaren 10etik 21era (apirilaren 10, 11, 12, 18, 19, 20 eta 21ean). Egunero 9:00etatik 13:30ak arte; apirilaren 11n eta 19an 9:00etatik 17:00ak arte (irteera egunak). Norentzat: 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Non: J.B. Zabala eskolan (Algorta) eta Romo eskolan. Izena emateko epea: bazkideek martxoaren 27an eta 28an eta bazkide ez direnek martxoaren 29an eta 30ean. Izena emateko ordutegia: egunero 10:00etaik 13:00ak arte; 28an eta 30ean arratsaldez ere, 16:30etatik 18:00ak arte. Prezioa: bazkideek 35 euro, bazkide ez direnek 55 euro eta gutxieneko errenta Getxon jasotzen dutenek *10 euro ordaindu beharko dituzte (*Lanbideren ziurtagiria eta NANaren fotokopia ekarri behar dute). Izena emateko: inskripzio orriak (bi orri) bete eta sinatu behar dira (bulegoan ere bete daitezke) eta gure kontu korrontean ingresoa egin ostean (Euskadiko Kutxa: 3035 0108 06 1081032766) agiriarekin eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin bulegora etorri behar da. Izen emate ordenean beteko dira lekuak

Zinegoak jaialdia

2017/03/29

Kultur Leioa eta Kurtzio Leioa Sopela Uribe Kosta |Bideo-emanaldiak

Zinegoak gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia Uribe Kostan izango da datozen egunotan eta asteotan. Hala, martxoaren 29an eta 30ean Leioan izango da festibala; apirilaren 7an, Sopelan.