Igandea, apirilak 21

09:30

Alen-Betaio gailur-lerroa ezagutuko dute domeka honetan Etzandarri euskal mendi-taldeko kideek

Armintzako autobus geltokia, Lemoiz | Irteerak eta txangoak

Herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak beste irteera bat prestatu du domeka honetarako, hilaren 21erako. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, Alen-Betaio gailur-lerroa ezagutzeko asmoz.

Alen-Betaio gailur-lerroa ezagutuko dute domeka honetan Etzandarri euskal mendi-taldeko kideek Armintzako autobus geltokia

Herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak beste irteera bat prestatu du domeka honetarako, hilaren 21erako. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, Alen-Betaio gailur-lerroa ezagutzeko asmoz.

16:45
19:45

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta Urdulizko kultur etxea

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

10:00
20:00

Felix Lararen erakusketa: "Momentos VI"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sor­tzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.

Felix Lararen erakusketa: "Momentos VI" Kultur Leioa

15:00

Itsas inguruneko kontzientziaziorako Urez Ur Fest jaialdia egingo dute Urdulizen

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Erakusketak

Apirilaren 15etik 21era Urduliz itsasoari buruzko edukietan hezteko eta kontzientziatzeko topagunea bihurtuko da. Hala, Urez Ur Fest jaialdiaren helburua da jendeak itsasoarekiko enpatia eta ulermena garatzea adituen, zientzialarien eta dibulgatzaileen ikuspegiakaz lagunduta. Ekintza guztiak Urdulizko kultur etxean egingo dituzte, Udalak eta Tantak elkarteak antolatuta.

Itsas inguruneko kontzientziaziorako Urez Ur Fest jaialdia egingo dute Urdulizen Urdulizko kultur etxea

Apirilaren 15etik 21era Urduliz itsasoari buruzko edukietan hezteko eta kontzientziatzeko topagunea bihurtuko da. Hala, Urez Ur Fest jaialdiaren helburua da jendeak itsasoarekiko enpatia eta ulermena garatzea adituen, zientzialarien eta dibulgatzaileen ikuspegiakaz lagunduta. Ekintza guztiak Urdulizko kultur etxean egingo dituzte, Udalak eta Tantak elkarteak antolatuta.

17:00
21:00

Apirilerako 11 ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labek

Berango Gazte Lab, Berango | Umeentzako jarduerak

Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen. 

Apirilerako 11 ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labek Berango Gazte Lab

Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen. 

12:30
12:30

Txakomic

Mendibile jauregia, Leioa | Gastronomia-ekitaldiak

Bizkaiko Txakolinak Txakomic jaialdi gastrokulturala egingo du aste-akabu honetan eta hurrengoan, Leioan eta Bakion. Gurean ohitura bihurtu den hitzordu honek ardo-dastaketak, zuzeneko musika, umeentzako tailerrak, gastronomia eta, nola ez, komikiak uztartuko ditu beste behin.

Txakomic Mendibile jauregia

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»