Igandea, apirilak 7

10:00

Udaberriko Azoka ospatuko dute apirilaren 7an Gorlizen

Gorlizko eliza, Gorliz | Bestelakoak

Domeka honetan, apirilaren 7an, udaberriaren etorrera ospatuko dute Gorlizen: Udaberriko Azoka egingo dute goizeko 10:00etatik 14:30era Elizako plazan. Hala, loreak, gazta, gozoak, xaboiak eta hainbat produktu gehiago erosteko aukera izango dute herritarrek. Gainera, haurrentzako tailerra ere egongo da: Athleticeko koroak euskaraz egingo dituzte.

Udaberriko Azoka ospatuko dute apirilaren 7an Gorlizen Gorlizko eliza

Domeka honetan, apirilaren 7an, udaberriaren etorrera ospatuko dute Gorlizen: Udaberriko Azoka egingo dute goizeko 10:00etatik 14:30era Elizako plazan. Hala, loreak, gazta, gozoak, xaboiak eta hainbat produktu gehiago erosteko aukera izango dute herritarrek. Gainera, haurrentzako tailerra ere egongo da: Athleticeko koroak euskaraz egingo dituzte.

12:00

Umeentzako Athletic-eko koroak

Gorlizko eliza, Gorliz | Umeentzako jarduerak

III. Udaberriko Azokan egingo duten ekintza.

Umeentzako Athletic-eko koroak Gorlizko eliza

III. Udaberriko Azokan egingo duten ekintza.

12:30

Pentsio publiko duinen alde, eskualdeko manifestazioa deitu du Uribe Kostako Pentsionisten Plataformak

Nagusien Etxea, Berango Uribe Kosta | Mobilizazioak

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren seigarren urteurrena ospatzeko asmoz, eskualdeko manifestazioa deitu du Uribe Kostako Pentsiodunen Plataformak apirilaren 7rako Berangon. Eguerdiko 12:30ean jarri dute hitzordua, Nagusien Etxean. Deitzaileek iragarri dutenez, mobilizazio aldarrikatzailea eta irekia izango da, eta ibilbidea Sabino Arana kaleko bi espaloietatik egingo dute, frontoira heldu arte. Bertan, manifestua irakurri eta iruzkinen bat egingo dute.

Pentsio publiko duinen alde, eskualdeko manifestazioa deitu du Uribe Kostako Pentsionisten Plataformak Nagusien Etxea

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren seigarren urteurrena ospatzeko asmoz, eskualdeko manifestazioa deitu du Uribe Kostako Pentsiodunen Plataformak apirilaren 7rako Berangon. Eguerdiko 12:30ean jarri dute hitzordua, Nagusien Etxean. Deitzaileek iragarri dutenez, mobilizazio aldarrikatzailea eta irekia izango da, eta ibilbidea Sabino Arana kaleko bi espaloietatik egingo dute, frontoira heldu arte. Bertan, manifestua irakurri eta iruzkinen bat egingo dute.

16:45
19:45

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta Urdulizko kultur etxea

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

10:00
20:00

Felix Lararen erakusketa: "Momentos VI"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sor­tzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.

Felix Lararen erakusketa: "Momentos VI" Kultur Leioa

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»