Apirilak 5

Euskara Irakurle Kluba

2016/10/19

Kultur Leioa | Leioa |Literatura

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Korrika-ekitaldiak

2017/03/10

Eskualde osoan Getxo Uribe Kosta |Bestelakoak

Eskualdeko aurkezpena barikuan egingo dute, Itzubaltzeta/Romoko parrokia-etxeko ekitaldi-aretoan, 19:00etan. Euskararen aldeko lasterketak apirilaren 6an zeharkatuko du Uribe Kosta, Lemoiz izan ezik. Daborduko, herrietako Korrika-batzordeek egitarau zabala prest daukate.

Ondiz dorreko antzerki-lan laburren jaialdia

2017/03/17

Ondiz dorrea | Leioa |Lehiaketa

Kalian Hiri Kultur Guneak bigarrenez antolatuko du antzerki-lan laburren jaialdia. Aurrekoan legez, Ondiz dorrean egingo dute ekitaldia, ekainaren 10ean, hain zuzen ere. Orduantxe, eszenaleku ederrean, lau obra taularatzeko asmoa dutela iragarri dute antolatzaile leioaztarrek; eta antzerkiko mikrolanen lehiaketa moduko bat ere prestatu dute, lau antzezlan horiek aukeratzeko.

Korrikaren inguruko ekitaldiak Uribe Kostan

2017/03/23

Uribe Kosta

Uribe Kostaraino gauez helduko da Korrika, apirilaren 5ean, 23:40ak aldera. Apirilaren 6an, gaueko ordu txikietan, eskualdea gurutzatuko du, eta itsasadarra zeharkatu Ezkerraldetik jarraitzeko. Erandiogoikoraino gaueko 09:25ean bueltatuko da.

Zinegoak jaialdia

2017/03/29

Kultur Leioa eta Kurtzio Leioa Sopela Uribe Kosta |Bideo-emanaldiak

Zinegoak gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia Uribe Kostan izango da datozen egunotan eta asteotan. Hala, martxoaren 29an eta 30ean Leioan izango da festibala; apirilaren 7an, Sopelan.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak

2017/04/01

Begoñako galeriak Getxo |Erakusketak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Hipoteken gaineko berbaldiak

2017/04/03

Tartanga LH institutua, Gizarte Etxea eta Josu Murueta Erandio |Berbaldiak eta mahainguruak

Datozen astelehen, eguazten eta eguenean hipoteka-maileguetan bezeroek dituzten eskubideen eta erreklamazio-bideen berri emango dute Altzagan, Erandiogoikoan eta Astrabuduan, hurrenez hurren. Bereziki, zoru-klausulak eta formalizazio-gastuak aztertuko ditu Iñaki Velascok, Euskal Kontsumitzaileen Elkarteko abokatuak. Saioetan nork bere zalantzak galdetzeko aukera izango du.