Igandea, otsailak 25

09:30

Lurgorri eta Tellamendi mendiak igoko dituzte domekan Etzandarri euskal mendi-taldekoek

Armintzako autobus geltokia, Lemoiz | Irteerak eta txangoak

Etzandarri euskal mendi-taldeak Aramaiora egingo du bidaia domeka honetan, hilaren 25ean, Ibabeko baselizatik abiatuta, Lurgorri (788 metro) eta Tellamendi (834 metro) gainetara igotzera. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, ibilbidea erraza izateaz gainera, ohikoa baino laburragoa da eta, ondorioz, asmoa dute Andra Mari baselizako parkean bazkaltzea, bertan dauden parrilladak aprobetxatuta.

Lurgorri eta Tellamendi mendiak igoko dituzte domekan Etzandarri euskal mendi-taldekoek Armintzako autobus geltokia

Etzandarri euskal mendi-taldeak Aramaiora egingo du bidaia domeka honetan, hilaren 25ean, Ibabeko baselizatik abiatuta, Lurgorri (788 metro) eta Tellamendi (834 metro) gainetara igotzera. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, ibilbidea erraza izateaz gainera, ohikoa baino laburragoa da eta, ondorioz, asmoa dute Andra Mari baselizako parkean bazkaltzea, bertan dauden parrilladak aprobetxatuta.

12:00

Korrikaren aurkezpena egingo dute domeka honetan Sopelan

Sopelako udaletxea, Sopela | Kirol-ekitaldiak

Sopelako udaletxean egingo dute aurkezpena domeka honetan, otsailaren 25ean, goizeko 12:00etan. Euria egitekotan Jauregizarren kokatuko dira. Hala, Sopelako Korrika Batzordeak antolatutako ekitaldi horretan askotariko jarduerak egongo dira, hala nola eskuz egindako tokiko produktuak, talo gozoak eta artisau garagardoa.

Korrikaren aurkezpena egingo dute domeka honetan Sopelan Sopelako udaletxea

Sopelako udaletxean egingo dute aurkezpena domeka honetan, otsailaren 25ean, goizeko 12:00etan. Euria egitekotan Jauregizarren kokatuko dira. Hala, Sopelako Korrika Batzordeak antolatutako ekitaldi horretan askotariko jarduerak egongo dira, hala nola eskuz egindako tokiko produktuak, talo gozoak eta artisau garagardoa.

14:00

Ibilaldiaren abestiaren bideoklipa grabatuko dute domekan Algortan

San Nikolas plaza, Getxo | Bestelakoak

San Nikolas Ikastolak antolatuta, 2024ko Ibilaldiaren abestiaren bideoklipa grabatuko dute domeka honetan, hilaren 25ean, Algortako San Nikolas plazan. Horretarako hitzordua 14:00etan jarri dute, eta antolatzaileek Getxoko kultur eta kirol elkarteei dei egin diete, bertan ager daitezen. "Elkarte edo talde bakoitzeko partaideek taldea identifikatzen duen janzkera, ezaugarri edota bereizgarria ekartzera gonbidatzen zaituztegu", azpimarratu dute.

Ibilaldiaren abestiaren bideoklipa grabatuko dute domekan Algortan San Nikolas plaza

San Nikolas Ikastolak antolatuta, 2024ko Ibilaldiaren abestiaren bideoklipa grabatuko dute domeka honetan, hilaren 25ean, Algortako San Nikolas plazan. Horretarako hitzordua 14:00etan jarri dute, eta antolatzaileek Getxoko kultur eta kirol elkarteei dei egin diete, bertan ager daitezen. "Elkarte edo talde bakoitzeko partaideek taldea identifikatzen duen janzkera, ezaugarri edota bereizgarria ekartzera gonbidatzen zaituztegu", azpimarratu dute.

20:00
13:30

21. Getxoarte

Udalerrian zehar, Getxo | Bestelakoak

Getxoarteren eskutik itzuliko da udalerrira arte garaikideekiko hitzordua, otsailaren 2tik martxoaren 10era. Programaren 21. edizio honetan, ohi bezala,  jarduera eta tokiko sorkuntza sustatu gura dira. Getxoartek askotariko jarduerak hartuko ditu Romo Kultur Etxean eta beste leku batzuetan; horietan, besteak beste, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak eta topaketak izango dira. Horregaz guztiagaz batera, «Artista bat auzoan» ekimenaren edizio berri bat egingo dute aldez aurretik. Horren bitartez, tokiko zortzi sortzaileren sormen prozesuak zabalduko dituzte, urtarrilaren 31ra bitartean Getxo Kulturako sare sozialetan argitaratuko diren bideoen bidez. 

21. Getxoarte Udalerrian zehar

16:45
19:45

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta Urdulizko kultur etxea

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

19:00
19:00

Leioako Mendi Astea

Kultur Leioa, Leioa | Bestelakoak

Mendizale ezagunen berbaldiak, euskal emakume alpinisten erakusketa eta Mendi Film Festivaleko atal ofizialeko filmen proiekzioak dakartza Leioa Mendi Taldeak. Jarduerak Kultur Leioan egingo dituzte eta berbaldietarako eta erakusketarako sarrera doakoa izango dira. Hemen programazio guztia.

Leioako Mendi Astea Kultur Leioa

Mendizale ezagunen berbaldiak, euskal emakume alpinisten erakusketa eta Mendi Film Festivaleko atal ofizialeko filmen proiekzioak dakartza Leioa Mendi Taldeak. Jarduerak Kultur Leioan egingo dituzte eta berbaldietarako eta erakusketarako sarrera doakoa izango dira. Hemen programazio guztia.

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»