Txosten independente batek ondorioztatu du Erandioko uholdeak ez zirela zubia eraikitzeko lanengatik jazo

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 25a, 12:59
Txostenak ondorioztatu du zubia eraikitzeko lanik gabe ere, uholdeak jazoko zirela.

Bizkaiko Foru Aldundiak Saitek ingeniaritzari eskatu zion txosten independente bat egin zezala Erandioko Alzaga auzoan izandako uholdeak zergatik gertatu ziren argitzeko. Hala, ondorioztatu dute All Iron zubiko obrak ez direla izan apirilaren 11ako uholdeen eragileak. Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatu Carlos Alzagak adierazi du "uholdearen handitasun berak" San Inazio kalean jazotako ondorioak sortuko zituela, nahiz eta zubi berria eraikitzeko obren aurretiko egoerari eutsi.

Azpiegituretako eta Lurralde Garapeneko arduradunak gogorarazi duenez, lanak hasi aurretik, besteak beste, ingurunearen uholde-arriskugarritasunean izan zezakeen eragina aztertu eta Uraren Euskal Agentziaren (URA) baimena eskuratu zuten. Era berean, Leixuri Arrizabalaga Aldundiko bozeramaileak berretsi zuen martxoaren 11n Altzagan izandako uholdeak "arrazoi naturalengatik" gertatu zirela, eta ez All Iron zubia eraikitzeko lanengatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun