Errege-egunaren bezperan, gaur, urtarrilak 5, Uribe Kostako hainbat herrik dena prest dute daborduko: arrasti-iluntzean izango dira, han eta hemen, Errege Magoen kalejirak edo harrera-ekitaldiak. Horrez gainera, berbarako, Gorlizen eta Plentzian, Jaiotza Bizia antzeztuko dute. Gero, zapatak zein zapatilak ondo garbitu beharko ditu hurrengo goizean gustukoen duen Erregearen opariren bat jasotzea espero duenak. Erregeen kalejiren hitzorduak, herriz herri, hemen:
Hiru Errege Magoek ez diote urteroko hitzorduari muzin egingo eta, hala, bihar, eguena, Erandiotik pasatuko dira, bertako neska-mutilakaz berba egiteko. 18:00etan izango dira Astrabuduan eta ordu erdi beranduago helduko dira Altzagara.
Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.