Ostirala, martxoak 1

18:00

Gorlizko eta Plentziako Euskara Agenda bateratua

Plentziako Pie aretoa, Plentzia | Bestelakoak

Udal bietako ordezkariek Euskara Agenda bateratua berriz abiatzeko ekitaldia egingo dute bihar Plentziako Itsas Estazioan, 18:00etan. Egitasmo horren helburu nagusia da udalerri bietan euskararen erabileran eta normalizazioan aurrera egitea eta euskaldunak saretzea.

Gorlizko eta Plentziako Euskara Agenda bateratua Plentziako Pie aretoa

Udal bietako ordezkariek Euskara Agenda bateratua berriz abiatzeko ekitaldia egingo dute bihar Plentziako Itsas Estazioan, 18:00etan. Egitasmo horren helburu nagusia da udalerri bietan euskararen erabileran eta normalizazioan aurrera egitea eta euskaldunak saretzea.

19:00

Errigoraren azken kanpaina aurkezteko asmoz, ardo-dastaketa saioa egingo dute martxoaren 1ean Azebarrin

Azebarri, Getxo | Gastronomia-ekitaldiak

Errigorak "Eskutik eskura" kanpaina abiatuko du otsailaren 25ean eta, hori dela eta, Getxoko Errigora lantaldeko kideek Nafarroako lau upategiren ardoak dastatzeko saioa antolatu dute martxoaren 1erako, 5 euroren truke.

Errigoraren azken kanpaina aurkezteko asmoz, ardo-dastaketa saioa egingo dute martxoaren 1ean Azebarrin Azebarri

Errigorak "Eskutik eskura" kanpaina abiatuko du otsailaren 25ean eta, hori dela eta, Getxoko Errigora lantaldeko kideek Nafarroako lau upategiren ardoak dastatzeko saioa antolatu dute martxoaren 1erako, 5 euroren truke.

20:30

Antzerkia: "Almacenados"

Kultur Leioa, Leioa | Antzerkia

Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia. David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen.

Antzerkia: "Almacenados" Kultur Leioa

Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean.

Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama.

Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.

David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen.

21:00

Umorezko bakarrizketa: Txiki

Abian kultur elkartea, Getxo | Antzerkia

Euskaldunon jatorria, historia eta irria.

Umorezko bakarrizketa: Txiki Abian kultur elkartea

Euskaldunon jatorria, historia eta irria.

21:00

Txikiren bakarrizketa: euskaldunon jatorria, historia eta irria

Abian kultur elkartea, Getxo

Abian Kultur Elkartean Txiki umoregilearen azken lanaz gozatzeko aukera izango da martxoaren 1ean, 2022-2023ko "Poltsiko Antzerki Sorkuntza" lehiaketako finalista izan zena. Oraingoan bai! Euskaldunen benetako jatorria, kultura eta hizkuntza ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, umorezko bakarrizketaren bidez kontatua, "Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut" lehen euskal pintadetatik "Euskalduna naiz eta furgona daukat" leloraino. Ez da bakarrizketa hutsa, ez eta antzezlan edo musikal soila ere. 'Txiki'-ren azken super-hiper-animaliko ikuskizun ahaztezina da. Sarrera librea izango da, aforoa bete arte. Zatoz, eta egin irribarre ahal den guztietan!

Txikiren bakarrizketa: euskaldunon jatorria, historia eta irria Abian kultur elkartea

Abian Kultur Elkartean Txiki umoregilearen azken lanaz gozatzeko aukera izango da martxoaren 1ean, 2022-2023ko "Poltsiko Antzerki Sorkuntza" lehiaketako finalista izan zena.

Oraingoan bai! Euskaldunen benetako jatorria, kultura eta hizkuntza ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, umorezko bakarrizketaren bidez kontatua, "Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut" lehen euskal pintadetatik "Euskalduna naiz eta furgona daukat" leloraino.

Ez da bakarrizketa hutsa, ez eta antzezlan edo musikal soila ere. 'Txiki'-ren azken super-hiper-animaliko ikuskizun ahaztezina da. Sarrera librea izango da, aforoa bete arte. Zatoz, eta egin irribarre ahal den guztietan!

20:00
13:30

21. Getxoarte

Udalerrian zehar, Getxo | Bestelakoak

Getxoarteren eskutik itzuliko da udalerrira arte garaikideekiko hitzordua, otsailaren 2tik martxoaren 10era. Programaren 21. edizio honetan, ohi bezala,  jarduera eta tokiko sorkuntza sustatu gura dira. Getxoartek askotariko jarduerak hartuko ditu Romo Kultur Etxean eta beste leku batzuetan; horietan, besteak beste, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak eta topaketak izango dira. Horregaz guztiagaz batera, «Artista bat auzoan» ekimenaren edizio berri bat egingo dute aldez aurretik. Horren bitartez, tokiko zortzi sortzaileren sormen prozesuak zabalduko dituzte, urtarrilaren 31ra bitartean Getxo Kulturako sare sozialetan argitaratuko diren bideoen bidez. 

21. Getxoarte Udalerrian zehar

16:45
19:45

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta Urdulizko kultur etxea

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

10:00
21:00

Otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitartean egingo dute Izakinen Amaierako Merkatua Getxon

Udalerrian zehar, Getxo | Azokak

Otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitartean, Getxoko saltokiek berriro aterako dituzte euren produktuak kalera Izakinen Amaierako Merkatuaren beste edizio batean. Guztira, 52 enpresak askotariko produktuak eskainiko dituzte, "oso prezio onean", iragarri dutenez.

Otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitartean egingo dute Izakinen Amaierako Merkatua Getxon Udalerrian zehar

Otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitartean, Getxoko saltokiek berriro aterako dituzte euren produktuak kalera Izakinen Amaierako Merkatuaren beste edizio batean. Guztira, 52 enpresak askotariko produktuak eskainiko dituzte, "oso prezio onean", iragarri dutenez.

10:00
20:00

Erakusketa: "Kantabria; burdina, gatza eta isiltasuna"

Plasentia de Butron museoan, Plentzia | Erakusketak

Bizkaiko golkoan hondoratuta dauden hainbat itsasontziri urpekariek ateratako argazkien bilduma ikusgarria.

Erakusketa: "Kantabria; burdina, gatza eta isiltasuna" Plasentia de Butron museoan

Bizkaiko golkoan hondoratuta dauden hainbat itsasontziri urpekariek ateratako argazkien bilduma ikusgarria.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»