Kultura 2004-03-05 15:50

Umeentzako aisialdi-jarduerak egingo dira euskaraz, larunbatean hasita, Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Umeen aisialdian euskararen erabilera sustatzeko asmoz, hainbat ekimen abian jarriko ditu Leioako Udalak. Epi y Blas, Biltoki eta Amets Berria herriko aisialdi-taldeekin elkarlanean, hilabete bakoitzeko lehenengo larunbatean egingo dira. Hasieran, txikienentzat zuzenduta egongo dira jarduerak, udal arduradunek adierazi dutenez, "horien artean dagoelako euskal hiztunen portzentairik handiena". Umeek aisialdia euskaraz gozatzeko, "jarduera eskaintza eskasa" egon da orain arte, gaineratu dutenez.
  Hezkuntza 2004-03-01 22:01

Eguraldia dela eta, eskolak suspenditu dituzte hainbat fakultatek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Asteburuko ekaitzak eragin dituen arazoak direla eta, ateak iztea erabaki dute gaur EHUko Leioako campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Ostalaritza Eskolak. Horren ostean, Gizarte eta Komunikazio Zientziak, Erizaintza eta Lan Harremanetako fakultateek ere eskolak suspenditzea erabaki dute, gehienbat, errepideetatik joateko elurteak sortu dituen trabak direla eta.
  Kultura 2004-02-27 10:40

Egunkariaren itxiera eta "Gezurra ari du" liburua hitzaldigai Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Juan Mari Larrarte: "Egunkariaren itxieran arrazoitzat jo zituzten aitzakiak ikusita, izan daiteke edozein uneetan Berriarekin gauza berbera gertatzea»

Juan Mari Larrarte eta Lorea Agirre, “Gezurra ari du” liburuaren idazlea, Leioako kanpuseko Gradu Aretoan egon ziren Mediaberrik antolatutako hitzaldi batean. Helburua, Egunkariaren itxieraren arrazoiak eta egoera aztertzea, eta Agirreren liburua bera unibertsitatean aurkeztea. "Liburu hau gertatutakoari buruzko testigantza bat uzteko helburuarekin egina" dagoela esan zuen Agirrek.

Gehiago irakurri
  Iritzia 2004-02-25 22:44

Egunkaria aurrera! - Mikel Carramiñana / Mediaberriko koordinadorea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Esaten da kazetari bat albiste bilakatzen denean, gaitz edo okerraren bat gertatu izanaren seinale dela. Euskal Herrian tamalez, egunkarien atal osoak betetzeko nahiko albiste sortzen dira komunikabideak edota kazetarien inguruan, beti ere antzeko protagonista eta ondorio bertsuekin. Duela urtebete Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Juan del Olmo epaileak. 12 hile igaro baina urteetako lana desegin eta birsortzeko nahikoa izan dela dirudi. Lorea Agirre kazetariak “Gezurra ari du” kronika bikainean argitu digu Itxieraren ondorengo egunetan langileek eta atxilotuek bizi izan zituzten egoera.
  Jendartea 2004-02-25 22:13

Lau gazte atxilotu dituzte Leioan autokarabana batetan lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lau adin txikiko atxilotuak izan ziren herenegun Leioan, ustez, autokarabana baten barruan lapurtzen saiatzeagatik. Ertzaintzak jakitera eman dunez, atzeman zituztenean, zeramatzaten bi laban eta aire konprimatu pistola bota zituzten gazteek.
  Kultura 2004-02-24 21:33

"Gezurra ari du" liburua aurkeztuko dute, bihar, EHUko Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Mediaberrik eta Kazetaritza Sailak antolatuta, "Gezurra ari du" liburua aurkeztuko dute bihar EHUko Leioako campusean Martxelo Otamendik eta Lorea Agirre lan horren idazleak. Besteak beste, urte honen balantzea, egungo egoera eta beste hainbat gauza biltzen ditu liburuak. Horren guztiaren berri emango dute, 11:00etatik aurrera, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Gradu Aretoan egingo den ekitaldian.
  Kultura 2004-02-24 21:33

Yuri Sam antzezlana bihar EHUko Leioako campuseko Areto Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Antzerkiola Imaginarioa taldearen eskutik, "Yuri Sam (Otoitza) antzezlana egongo da otsailaren 25ean (bihar) ikusgai euskaraz, EHUko Leioako campuseko Areto Nagusian, 12:00etatik aurrera.

Antzezlanari dagokionez, Yuri Sam 2000 urteko neguan hil zen. Diagnosia: biotz haustura eta zorotasuna. Hala ere, bere izpiritu shamanikoak bizidunak, pribilegiatuak hoiek, bisitatzeko aukera ematen dio.
  Iritzia 2004-02-22 20:53

Pirateria: merkatuaren alde ala kontra? - Aitor Encinas / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azken urte hauetan salgai dauden produktuek gero eta gehiago balio dute. Ikuspuntu azaltzen duen gauzaren bat, eduki dugun moneta aldaketa izan daiteke. Prezio igoerak izan zirela eta, “piratería” deritzon mugimendua sortu zen, batez ere musika arloan. Baina, zer da pirateria? Zertan datza? Hauxe da, oraintxe bertan argitu gura dudana. Marka erregistratua duen produktu baten, zure onurarako, egiten duzun kopia da pirateria, hain zuzen ere.
  Iritzia 2004-02-20 22:28

Betiko egoera - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azterketak bukatu dira dagoeneko, eta orain egunero hurbiltzen gara urduritasunez ikasgelako ateetara gure notak ikusteko. Askotan ezustekoak egoten dira, baina gehienetan ezustekorik ez dago eta gorrotozko suspentsua han dago, baita ere hain merezitako bikaina.
  Jendartea 2004-02-18 22:25

Babes ofizialeko 36 etxebizitza eraikiko dituzte Mendibile auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Mendibile auzoan, babes ofizialeko 36 etxebizitza egiteko baimena eman du, orain dela gutxi, Leioako Udalak. Horietaz gain, salmenta-prezio askeko beste 50 etxe eta garaje-plazak eraikiko ditu enpresa sustatzaileak. 3,6 milioi eurokoa izango da eragintza pribatu honen zenbatekoa. Karmelo Sáinz de la Maza alkateak adierazi duenez, "Udalak hirigintza eskubide guztiak jartzen dituen bitartean, sustatzaile pribatu bat arduratuko da etxebizitzak egiteaz".
  Kultura 2004-02-18 22:25

Ume zein gazteentzako ekintza gehiago egingo dituzte Pinuetako Kultur Aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pinuetako Kultur Aretoak 6 eta 16 urte bitartekoentzako ekintzak ugarituko ditu. Karmelo Sáinz de la Maza alkateak atzo adierazi zuenez, Irrifarrez elkartea arduratuko da auzune horretako haurren zein gazteen kultur egitaraua sustatzeaz. "Auzunea biziberritzeaz gain, gazteak kultur ekintzetan parte har dezaten lortzea da helburua", alkatearen hitzetan. Irrifarrez elkarteak hasia da jada gazteentzako kultur egitaraua abian jartzen. Izan ere, aurreko ekimenak ez dute inolako eraginik izan Pinuetako bizilagunengan.
  Kultura 2004-02-17 19:42

"Kutsidazu bidea, Ixabel" ikusgai bihar Leioako campuseko Areto Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Leioako campuseko Areto Nagusian, "Kutsidazu bidea, Ixabel" antzezlana egongo da ikusgai bihar, 12:00etatik aurrera. Asteazken kulturalen barruan, Joxean Sagastizabalen izen bereko liburua taularatuko du Gorringo taldeak.

Antzezlanak kontatzen duen istorioari dagokionez, Juan Martin euskaldunberri hiritarrak, udan baserri batera joatea erabaki du bere euskera "jatortzera". Aranguren baserrian, Monster familia ezagutuko du, eta Ixabel...
  Kultura 2004-02-16 20:13

Manu Muniategiandikoetxearen "Larru Gorrian" erakusketa ikusgai EHUn

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Leioako campuseko Liburutegi Zentralako eraikineko Erakusketa Aretoan, Manu Muniategiandikoetxearen "Larru Gorrian" lana ikusgai egongo da hilaren 26ra arte. Artistak aulkiak aukeratu ditu bere eskultura eta margoen elementu nagusitzat. Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 18:00etara egongo da zabalik.
  Hezkuntza 2004-02-14 19:25

Errektore berria aukeratzeko 60.000 hautesle

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Manu Montero hautagai izango ez duten hauteskundeak Martxoaren 24ean izango dira. Lehen aldiz, Euskal Herriko Unibertsitateko parte diren estamentu guztiek dute botoa emateko eskubidea, proportzioak oso ezberdinak badira ere. Unibertsitate Lege berri polemikoaren arabera, "sufragio unibertsal ponderatuaz" hartuko da erabakia.

Gehiago irakurri
  Jendartea 2004-02-12 21:05

Aparkatzeagatik kobratu nahi die Askartzako ikasleen gurasoei zuzendariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 16tik aurrera, aparkaleku berrian kotxea uzteagatik, 0,5 euro ordaindu beharko dute, gutxienez, Leioako Askartza ikastetxeko umeen gurasoek, zentroko zuzendaritzak bidali dien gutunean aipatzen denez. Hori dela eta, sinadurak batzen hasi dira ikasleen aita-amek.
  Iritzia 2004-02-11 23:06

PPren oinarriak kolokan - Antton Azkargorta / EHUtik kaleratutako irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri PP alderdiak gobernua hartu zuenetik gizarteko instantzia batzuk erabiltzen ari da bere politika sustatzeko. Oinarri horiek, bestalde, ez dira berriak, eskuin politikoak betidanik erabili ohi ditu-eta. Nolanahi ere, abusuaren eraginez edo, kontua da bermagune horiek arrakalatzen hasi direla. Ikus ditzagun horietako nagusiak.
  Iritzia 2004-02-10 22:50

Aberatsen urrezko eraztunak - Osoitz Elkorobarrutia / Zuharreko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aberatsen urrezko eraztunak sabel hutsek ordaintzen dituzte.

Bill Gates oraindik da munduko gizonik aberatsena. Bere dirutza 46.000 milloi dolar ingurukoa da eta 2003an 3.000 milloi dolar pilatu zituen. (1)

Munduko bankuaren arabera batazbesteko diru sarrera 5.000 $ dira pertsona eta urteko, eta 6.200 milloi gara(2)

Hemen zerbait gaizki dagoela ikusten ez duenik badago.

Erabiltzen duzun nabigatzaileak zer axola duen galdetzen didazu. Utzi hatzamarra begiratzeari memelo, ilargia seinalatzen ari naiz.

Tartalo hiltzeko, hatzamarra moztu behar izan zuen artzaiak, eta eraztunarekin batera amildegian behera bota.(3)
  Hezkuntza 2004-02-09 21:54

Titulazio berriekin batera, izena aldatu diote EHUko Zientzia Falkultateari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Gobernu Batzordeak Zientzia Fakultatearen izendapenaren aldaketa onartu berri du, eta aurrerantzean, Zientzia eta Teknologia Fakultatea deituko da, unibertsitateko iturriek gaur jakinarazi duenez.

Zientzia Fakultatean tradizionalki ematen ziren bost titulazioei (Matematika, Biologia, Fisika, Geologia eta Kimika) teknologia alorreko edukin handiagoa duten beste lau gehitu zaizkie: Ingeniaritza Kimiko, Ingeniaritza Elektronikoa, Biokimika eta Ingurumen-Zientziak. Horrela, "antzinako izendapena zaharkituta" zegoenez, aldatu egin dute.
  Ekonomia 2004-02-03 21:26

Negoziatzeko asmorik ez dago Administrazio eta Zerbitzuetako langileen ustez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Negoziazio kolektiboaren alde egiteko, Leioako campuseko Errektoretza aurrean elkartu dira EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako 200 langile inguru, gaur Unibertsitateko Gobernu Batzordea bildu behar zela aprobetxatuz. EILAS, CCOO, ELA eta LAB sindikatuek jakitera eman dutenez, Ibaetako campusean (Donostia) ere 60 lagun eta Gazteizen beste 40 bildu dira.
  Jendartea 2004-02-02 21:45

Zahartzaroaren negarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urteak arin pasaten dira eta ia konturatu gabe,haurtzaroa ahaztuta, gaztetasuna atzean hutsita eta heldutasuna oroitzapen bihurtuta gure bizitzako azkenengo etapara helduko gara, heltzeko aukera badogu noski: zahartzarora. Aipatzean hotzikara batek gogor astintzen nau. Zahartzora iristea baliteke sari ederra izatea baina, gaur egungo zaharren egoera kontutan hartuta ez nago ziur benetan bizi nahi dodan esperientzia hori.

Nabarmenak

Zorion agurrak