Publiko guztientzako antzerkia: Zelako litzateke mundu bat benetako berdintasunagaz? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilun batean argia piztuko bagenu?
Udalerriko naturagune interesgarrienetakoa den Gorrondatxe-Azkorri hondartza gauez ezagutzeko ibilbidea egingo dute hilaren 23an, zapatuan, Getxon, "Getxonatura: ezagutu eta zaindu" jardunaldiaren barruan. Ibilbidea 19:00ak aldera abiatuko da, eta ingurune horren ezaugarriak, balioak, mehatxuak eta kudeaketa azalduko dituzte, baita tokiko fauna ezagutu ere.
Emanaldia eskainiko dute Algortako Itxartu Abesbatzak, Gernikako Seber Altube Koralak eta Zamudioko Kamara Koralak.
Eskualdeko bertsolariak aurrez aurre arituko dira hurrengo aste-akabuetan, martxoaren 23an egingo duten finalean nortzuk arituko diren erabakitzeko. Zapatu honetan, hilaren 9an, lehen kanporaketak egingo dituzte Berangoko Frontoi eta Nebarrebak tabernetan.
Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.
Bizkaiko golkoan hondoratuta dauden hainbat itsasontziri urpekariek ateratako argazkien bilduma ikusgarria.
Martxoaren 21ean, eguenean, igaroko da Korrikaren 23. edizioa Uribe Kostatik: Lemoizko Andrakatik sartuko da, eta Erandiogoikotik joan; ibilbidea eta ordutegiak, hemen daude ikusgai. Oraingo honetan, goizaldeko lehenengo orduan hartuko dute lemoiztarrek lekukoa, 05:24ak aldera, eta eskualdea alderik alde zeharkatuko du, 09:54ak ingurura arte. 23. Korrika gurera iritsi bitartean, Uribe Kostako AEKk eta euskalgintzako hainbat eragilek. Hona hemen egunotarako antolatutako ekintzak.
“Erandioko bizilagunak musikan” izenpean hogeita hamar argazki inguru erakutsiko dira, zeinetan hainbat auzokide eta bazkide ikusi ahal izango diren haiek parte hartu duten musika ekitaldi ezberdinetan. Pellón Canok eta José Luis Fernándezek lagundutako argazki fisikoez gain, Track Uno-ko beste bazkideek egindako beste argazki batzuk ere ikus daitezke formatu digitalean.
Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sortzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.
Athletic Clubek, Fundazioaren eskutik, II. Euskal Non-League Day jaia ospatuko dute martxoaren 23an eta 24an. Oinarri-futbolaren aldeko ekimen horretara Athleticegaz hitzarmena duten 170 klubak gonbidatu dituzte, eta daborduko 80tik gorak eman dute izena, tartean, Uribe Kostako 11 futbol-talde.