Barrikako umeak inauteriei aurre egiteko prest!

Iker Rincon Moreno 2015ko urt. 23a, 15:26

Inauteriak heltzear daude, eta horiei begira, 5 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzako mozorro tailerra antolatu du Barrikako Udalak. Ikastaroa udal liburutegian izango da, 18:00etan, eta hiru saiotan banatuta egongo da: urtarrilaren 30ean, otsailaren 6an eta otsailaren 13an. Horretan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun