aza 09, 11:34 Getxo
Abata film laburrean tradizio baten iragana eta oraina erakusten da: Etxalarren bizi diren azken 12 usozaleen historia. 1952an, Orson Welles zinemagileak lekuko usategietan egiten den uso-ehiza tradizionala erakutsi zuen. Orain, praktika hori aldatzen doa, eta naturaren babesagaz eta ikerketagaz lotzen hasi dira. Abatan, Aner Etxebarriak eta Pablo Vidalek bertako protagonisten ahotsetik historia bitxi hau berreskuratzea erabaki dute.
aza 06 Getxo
GetxoArte 2026 programa azaroaren 5etik 29ra egingo dute, Romo Kultur Etxean eta Getxoko hainbat espaziotan. Sarrera doakoa izango da eta publiko guztiari zuzenduta egongo da.