urr 23, 09:51 Getxo
Bihar, urriaren 24an, Agortako kaleek Indabada Eguna hartuko dute berriz. Batu euskararen lapikora leloagaz, euskararen aldarria izango dute nagusi. Euskara erdigunean jarri eta euskaraz egitea hautu politikoa dela aldarrikatu gura dute. "Gu beti egongo gara euskararen eta euskaraz egitearen alde", adierazi dute antolatzaileek.
urr 18 Lemoiz
Lemoizko Armintza auzoak Santo Tomas jaiak hartu ditu aste-akabu honetan. Egun batez, herritarrek saltzaile gisa aurkeztu zuten euren burua azokan; jai-giroari eusteko, triki-poteoa putxeregaz egin zuten; eta, gainera, herri-bazkaria baino lehen, joaldunak ere izan ziren protagonistak! Egun ederra!