aza 09, 09:30 Urduliz
Proiektu parte-hartzaile honen helburua indarkeria matxistei buruz sentsibilizatzea eta berdintasuna sustatzea da. Horretarako, herritarrek berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako esaldiak proposatu ahal izango dituzte. Ostean, horien artean lelo bat aukeratu eta baldosa batean jarriko dute, "Berdintasunerako Bidea" osatuz.
aza 04 Urduliz
Azaroaren 3an, Estatuko Aldizkari Ofizialean Urduliz etxebizitza-merkatu tentsionatuko eremua izendatu zuten, alokairuen prezioak nabarmen igo direlako. Horren bidez, Udalak alokairuaren prezioei eusteko eta etxebizitzarako sarbidea hobetzeko neurri espezifikoak aplikatu ahal izango direla adierazi du.