api 09, 15:10 Uribe Kosta
Txertaketa-prozesuagaz jarraitzeko, Plentziako Udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren esku utzi du Jai Alai pilotalekua. Bertan, oraindino txertoa jaso ez duten Plentzia, Gorliz, Barrika eta Lemoizko 80 urtetik gorako pertsonak txertatuko dituzte. Bihar, apirilaren 10ean, egingo dute, 09:00etatik aurrera, eta bertaratu behar diren pertsonek jakinarazpena jaso dute dagoeneko.
api 09, 12:42 Uribe Kosta
Positiboen kopuruak behera egin duen arren, 14 eguneko intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko gora egiten ari da eskualdeko herri gehienetan. Hala, Getxo udalerria 387,25eko tasan lotu da gaur, atzo baino ia 10 puntu gehiagogaz. COVID-19 kasuei dagokienez, azkenengo orduetan kutsatutako 48 positibo baieztatu dira, aurreko egunean baino 15 gutxiago.